GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-01
Bilboko auzoek eta eskolek Gargantua izan gura dute
Bilboko hainbat auzotako jai batzordeak biltzen dituen Auzotarrok koordinakundeak Gargantua geldiarazteko Udalaren agindua salatu zuen atzo. Azken erabaki hori azkeneko urteetan azpiegituretan egindako murrizketetan sartzen du. «Ez diguzu laguntzarik ematen; beraz, gutxienez eragozpen gehiagorik ez ipini», esan zioten Udalari.

BILBO

Auzotarrok, Bilboko auzoetako jai batzordeak batzen dituen koordinadorak, agerraldia egin zuen atzo Elorrietan, Bilboko Udalak duen biltegiko sarreran, azken unean barrura sartzea debekatu baitzieten ordezkariei. Horiek hala, eta Gargantua atzean zutela, Auzotarrok koordinakundeko kideek 150 urte baino gehiago duen pertsonaia erabiltzea murrizten duen erabakia salatu zuten.

«Gaur ­atzo­ sartzen ere ez digute utzi, azken momentuan eta era txarrean. Gargantua bera ibilgailuz inguratu dute argazkia oztopatzeko», kexatu ziren auzoetako ordezkariak. Azaldu zutenez, baserritar erraldoia geldiarazteko erabakia administrazio arazo batean oinarritzen dute.

«Orain arte, auzo batek edo ikastetxe batek Gargantua eskatzen zuenean, garabiak eramaten zuen hura, eta Udaltzaingoak eskolta jartzen zuen». «Orain, badirudi lekualdatzeak ez daudela erregulatuta, eta hori araudira egokitu artean ez dute erabiltzeko baimenik emango», gaineratu zuten. Jaietan gerta daitekeenari aurre egiten dioten aseguruak daudela nabarmendu zuten.Hala ere, Zurbaranbarri, Altamira eta Ibarrekolanda auzoetako jaietan ez dute Gargantua ikusi, eta egoera berean daude ikasturte amaierako ospakizunetarako eskaera egin duten ikastetxeak.

Auzotarrok koordinakundearen salaketak Bilboko konpartsen eta kaltetutako zenbait ikastetxetako ordezkarien babesa du. Izan ere, Aste Nagusirako Gargantua erabiltzeko prest izango dela jakinarazi zuen atzo Udalak. Herri ekimenetako ordezkariek arazoa ahalik eta lasterrena konpon dezala eskatu zioten udal gobernuari, eta martxan duten salaketa kanpainaren berri eman zuten. Izan ere, Gargantua auzoetara eramateko ezintasunaz informatuko baitute jai egitarauetan eta panelen bidez, eta eranskailuak ere kaleratu dituzte.

«Auzoek jaiak antolatzeko jasotzen duten diru kopurua 3.000 eurotik 1.000 eurora pasatu zen; erabiltzen diren azpiegiturekin gauza bera gertatu da. Gaur egun, Udalak ez dauka ez aulki, ez agertoki, ezta puzgarririk. Modu berean, Udal Musika Bandaren eta Txistulari Bandaren emanaldiak murriztu ditu», adierazi zuten Azkunaren Gobernuaren jokabideaz.



El Ayuntamiento alude a reparaciones
GARA

BILBO

El Ayuntamiento de Bilbo comunicó ayer que denegará temporalmente las solicitudes de préstamo del Gargantua efectuadas por diferentes organismos, colectivos e instituciones de Bizkaia, para comenzar la próxima semana a desmontar a los dos personajes e iniciar el proceso de adecuación de sus plataformas, al tiempo que garantiza que «estará listo y presente» en Aste Nagusia.

Las plataformas de los dos Gargantuas, desmontadas por los servicios técnicos del Area de Cultura y Euskara del Ayuntamiento, serán trasladadas en una góndola a un taller, para proceder al rectificado de la anchura de ambas, tras lo cual serán matriculadas y devueltas al depósito de Elorrieta. A lo largo de 2005, el Gargantua se utilizó o prestó en 33 ocasiones; para actividades municipales, fiestas de barrios, programas como semanas a favor del euskara, celebraciones de colegios o fiesta de Betizu, y en siete ocasiones a petición de otros ayuntamientos.

Además , el Consistorio resalta que en los últimos tres años, ha hecho frente a desperfectos por valor de casi 5.000 euros.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Las hipotecas cada vez pesan más
Euskal Herria
Grande-Marlaska aplaza su decisión hasta que comparezcan los ocho mahaikides
Ekonomia
El Euribor subió en mayo hasta el 3,308%
Ekonomia
Ikea abrirá un nuevo centro comercial en Baiona para la primavera de 2009
Ekonomia
Bové: «Los beneficiarios de la PAC y la OMC son las multinacionales»
Mundua
Resurge medio año después el fantasma de la revuelta de las barriadas francesas
Kirolak
Nadie pudo seguir el latigazo de Gil
Euskal Herria
Batasuna estima que la iniciativa del PSE es un avance importante
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea