GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-07-14
Sagardoa ikasgai UEUeko ikastaroetan

DONOSTIA

Sagardoa ikasgai bihurtu dute aurten Baionako UEUko ikastaroetan. Oraingoan, teoria alde batera utzi gabe, praktikari leku berezia egin diote. Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak Elkartea izan da ikastaroaren arduraduna.

Herenegun hasi zen sagardoari buruzko ikastaroa Baionan. Sagardoaren nondik norakoak ezagutzeko hainbat hitzaldik eman zioten hasiera ikastaroari. Alde batetik, Iñaki Larrañaga Gipuzkoako Foru Aldundiko fruitu garapenerako teknikaria izan zen bertan. Hark Europako eta Ameriketako sagardo ezberdinen berri eman zuen, besteak beste: «Sagardoaren jatorria Europan koka badaiteke ere, hemendik asko hedatu da Ameriketara. Beste kontinenteetan, ordea, ez omen da sagardorik egiten, nahiz eta Txinan ekoizten diren sagar gehien».

Arratsaldean, ordea, Usurbilera bertaratu ziren ikasleak. Sagardoa egiteko hainbat tresna ezagutu ostean, Usurbilgo elkarte batera joan ziren dastatze enologikoa egitera. Dozena bat sagardo ezberdin dastatzeko aukera izan zuten bertan.

Azkenik, sagardotegira joan ziren afaltzera ikastaroan parte hartu zutenak. Han, afaldu aurretik, Andoni Egañak eman zuen bertsolaritzari buruzko hitzaldia entzuteko parada izan zuten. Afalostean, eguna biribiltzeko, bertso saioaz gozatu ahal izan zuten guztiek sagardotegian.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
El Puente de Bizkaia es desde ayer Patrimonio Mundial por la UNESCO
Euskal Herria
El PSE traslada a EB que todavía es pronto para «sentarnos todos en una mesa»
Ekonomia
745 días más de cotización para tener derecho a una pensión
Kirolak
Landys y Menchov se van a jugar el Tour
Jendartea
Queda sellado, un año más, el Tributo de las Tres Vacas
Mundua
Israel mantiene el asedio a Líbano y mata a más de cincuenta civiles
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss