GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-07-14
Otxandioko Jaiak
Otxandioko jaiek 36ko gerrako errepresaliatuak omenduko dituzte
Bihar hasiko dira Otxandioko jaiak. Aurten, gainera, ekitaldi bereziak antolatu dituzte Udalak eta Andikona elkarteak, 36ko gerra bizi izan zuten herriko gizon eta emakumeak omentzeko. Izan ere, hilaren 22an, Otxandio lehen aldiz bonbardatu zuteneko 70. urteurrena beteko baita; Euskal Herrian bonbardatu zuten lehen herria izan zen.

OTXANDIO

1936ko gerrak kolpatu zuen lehenengo herrietako bat izan zen Otxandio. Urte horretako uztailaren 22an Euskal Herriko lehen bonbardaketa jasan zuen. Ehunka hildako eta errepresaliatu egon ziren herrian, horietako askoren gorpuak ez dira oraindik agertu. Haien oroimenari eusteko, urtarrilean Andikona 1936 elkartea jarri zuten abian. Memoria historikoa gordetzeko lehenengo ekimenetako bat jaietan egingo dute; bonbardaketako lekuko batek suziria jaurtiko du.

Herriko alkate Aritz Otxandianok GARAri honakoa adierazi dio: «Ekimen hau orain 70 urte gerra sufritu zutenei errekonozimendu publikoa egitea da». Azken hilabeteetan bizirik dirauten pertsonen testigantzak biltzen eta grabatzen ari dira: «Memoria historikoa berreskuratu nahi izan dugu, oso kolpatua izan baitzen Otxandio». Izan ere, Durangaldeko herri hori Euskal Herrian eta Estatuan bonbardatuta izan zen lehen herria da, altxamendu faxistatik 4 egunera: «Inork ez zuen espero halakorik, jaiak ziren orain bezala, eta kopuru zehatzik ez dugun arren, 50 hildako inguru egon ziren, gehienak umeak». Aranzadi elkartearen estimazioen arabera hilerrian bertan hilobi komun bat dago.

Berritasunak eta Musika

Jaietako berritasun nagusietako bat herrian ohikoak ziren lanbideek danborradan izango duten protagonismoa izango da. Bestalde, herritarren parte hartzea bultzatuko duten koadrilen arteko herri kirol edota mus txapelketak ere antolatu dituzte. Azkenik, hainbat musika doinuz gozatzeko aukera izango da Otxandion, Suspenders, Desoreka, Banda Basotti edota Benito Lertxundiren kontzertuekin.



Herriko presoak gogoan

OTXANDIO

36koak ez dira Durangaldeko herri horrek gogoan izan dituen errepresaliatu bakarrak. Otxandioko preso eta iheslariak oso presente egongo baitira jaietan, eta, urtero bezala, euren omenaldia jasoko dute egunotan. Larunbat gauean, 01.30ean, manifestazioa egingo dute herriko plazara arte, eta bertan omenduko dituzte herriko jaietan egon ezin diren Otxandioko preso, errefuxiatu eta iheslariak. Bestetik, hilaren 22an, Guardia Zibilak orain 19 urte hil zuen Luzia Urigoitia gogoan izango dute beste urte batez herrikideek. Omenaldian senitarteko eta bizilagunek lore eskaintza, kanta bat eta ekitaldi politiko bat egingo diote Luzia Urigoitiari.

Egitaraua

Zapatua 15

21.00: Txupinazoa.

21.05: Danborrada, errementariak, sukaldariak eta baserritarrak.

23.30: Jokin eta Pelaez, Sopapo eta Suspenders (kontzertuak).

23.30: Ganeko (berbena).

01.30: Amaiur (dantzaldia goizaldera arte)

Domeka 16

08.00: Sokamuturraja

13.30: Otxandioko soka-dantza Urduriren eskutik

17.30: Tute, mus eta briska txapelketak

18.00: Herri kirolen koadrila arteko txapelketa

Astelehena 17

11.00: Umeentzako parkea, jolasak eta errokodromoa Gaztetxeak antolatuta

17.00: Pilota eskolak antolatutako partidak

19.30: Santa Maña elizan Salve Regina kantatuko da

19.45: Haur antzerkia Hortz Mugarekin

23.30: Joselu Anaiak

Martitzena 18

11.30: Kalejira (bandarekin)

12.30: Meza nagusia

13.30: Kalejira (txistulariekin)

13.15: Urduri dantza taldea

18.00: Pilota partidak: jubenilak eta bigarren mailako profesionalak

20.00: Lagun artean kantari. Ondoren, Gesaltza txaranga

23.30: Dantzaldia izango da Luhartz taldearekin


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
El Puente de Bizkaia es desde ayer Patrimonio Mundial por la UNESCO
Euskal Herria
El PSE traslada a EB que todavía es pronto para «sentarnos todos en una mesa»
Ekonomia
745 días más de cotización para tener derecho a una pensión
Kirolak
Landys y Menchov se van a jugar el Tour
Jendartea
Queda sellado, un año más, el Tributo de las Tres Vacas
Mundua
Israel mantiene el asedio a Líbano y mata a más de cincuenta civiles
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss