GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-07-14
KARMENGO JAIAK MARKINA-XEMEINEN
Mendigoizaleen Elkarteak irakurriko du pregoia aurten
·Markinar gehienek larunbateko herri bazkarian bat egitea espero dute

Hilaren 17ra arte izango dira Markina-Xemeingo jaiak, eta aurten ere ekitaldiz beteta datoz. Betiko ekintzez gain, aurtengo jaietan antzerkiak izango dira. Gazteei zuzendutako Rock kontzertuez batera, umeek ere jaiez gozatzeko aukera izango dute "Betizuak izar artean" ikuskizunarekin.

BILBO

Karmengo jaiak hastear daude. Ordu batzuk itxaron beharko dituzte, dena den, pregoia irakurtzeko; gero txupina jaurti, eta eztandarekin batera parranda egiteko gogoa lehertuko da. Iaz Futbol taldeari eta Gazte Asanbladari pregoia irakurtzeko eta suziria botatzeko ardura egokitu zitzaien, eta aurten ardura hori 60 urte bete dituen Mendigoizaleen Elkarteari egokitu zaio. Kaleko giroa suspertzeko helburuarekin, jaietan giroa alaitzen duten kalejirak ez dira faltan izango aurten, besteak beste, Markina-Xemeingo Trikitixa-Eskola eta Musika-Eskolarenak ikusteko aukera egongo baita.

Horrekin batera, arreta erakarri du egitarauak dakarren beste proposamen batek; aurtengo ikuskizuna “Ballet Kora”ren eta Markina-Xemeingo dantza afrikarren ikastaroko taldearen eskutik etorriko da. Benetan ikustekoa izango da afrikarrek dantzarako duten erraztasuna barnera daitekeen.

Halaber, aurtengo Markina-Xemeingo bandaren kontzertua Jabier Matute Alzagaren oroimenez egingo dute. Musika ekitaldiekin jarraituz, Euskal Herriko kulturaren sinbolo diren bertsoek haien lekuari eutsiko diote, aurtengo jaietan ere bertso saioa egongo baita.

Herritarren parte hartzea

Gazteek musikaz gozatzeko aukera izango dute, barikuan (uztailaren 14a) rock kontzertuak egongo baitira. Umeek ere haien eguna izango dute, astelehenean (uztailaren 17a) erraldoi, buruhandi eta txistulariekin gozatzeko aukera izango dute-eta. Egun osoan ondo pasa dezaten haur parkea egongo da.

Ikuskizuna ere izango dute umeek, “Betizuak izar artean’ izenekoa, hain zuzen. Kirolek ere beren tokia izango dute Markinako jaien egitarauaren barruan, betiere iparraldeko jokoak, aizkolariak, eta harri-jasotzaileak edota pilota eta zestazko partidak ahaztu barik. Urtero bezala larunbat eguerdian egingo dute herri bazkaria, eta Markinako erakargarritasun nagusienetakoa izango da. Iaz 2.500 pertsona inguru bildu ziren elkarrekin bazkaltzeko, hau da, herriko biztanleen erdia baino gehiago. Aurten, gainera, Bartzelonatik datorren “Cubelles” antzerki eta dantza taldea ikusiko dute bazkarira joango direnek.

Egitaraua

Barikua 14

18.00: Zestazko pilota partidak.

> Kadete eta Senior finalak Uni frontoian.

18.30: Pregoia. Artibai Mendigoizale Taldeak irakurrita. Erral doiak, buruhandiak eta txistulariak. Kalejira bizikletan.

21.30: Danborrada.

22.00: Zestako pilota partidak Uni frontoian.

23.00: Rock kontzertua zelaian.

Zapatua 15

09.30: Txistularien kalejira.

11.00: Esku-pilota partidak.

14.30: Herri bazkaria, ondoren jaialdia Cubelles taldearekin.

18.00: Zestako partidak “Markina-Xemeingo Udala” txapelketa.

18.30: “Hau dok hau” txarangaren kalejira.

21.00: Ikuskizuna: “Ballet Kora” eta Markina-Xemeingo dantza afrikarren ikastaroko taldea eta erromeria.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
El Puente de Bizkaia es desde ayer Patrimonio Mundial por la UNESCO
Euskal Herria
El PSE traslada a EB que todavía es pronto para «sentarnos todos en una mesa»
Ekonomia
745 días más de cotización para tener derecho a una pensión
Kirolak
Landys y Menchov se van a jugar el Tour
Jendartea
Queda sellado, un año más, el Tributo de las Tres Vacas
Mundua
Israel mantiene el asedio a Líbano y mata a más de cincuenta civiles
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss