GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-07-14
ANTZUOLAKO JAIAK
Lizarrako herria Antzuolakojaietako gonbidatu berezi

ANTZUOLA

Aurten Antzuolako jaiek gonbidatu berezia izango dute egitarauan, Lizarrako herria, hain zuzen ere. Alfonso Ugarte musikariaren memoria berreskuratzeko asmoarekin, bat egingo dute bi herriek.

Alfonso Ugarte Antzuolan jaio zen 1879. urtean. Osaba organo-jotzailea zuen, eta hamar urte zituela berarekin hasi zen musika ikasten. Bergaran eta Donostian egin zituen bere ikasketak Alfonso Ugartek, eta Lizarran lortu zuen lanpostua. Han ezkondu ostean bertan bizi izan zen. Han egin zituen bere konposizio lan esanguratsuenak. 1920. urtean Udal Musika Banda sortu eta bertako zuzendari izan zen eta gerora musika irakasle lanetan ibili zen. Bere lanen artean nabarmentzekoak izan dira konposatutako erlijio abestiak. Salbeaz gain, Alfonso Ugartek Nafarroako Frantzisko Xabierkoaren himnoa eta Puy Ama Birjinarena sortu zituen.

Antzuolako eta Lizarrako udalek ekimen bateratuak antolatzea erabaki dute horren guztiaren gainean. Horren bidez, musikariaren lana eta bizitza herritarrei azaltzea izango da helburua.

Bi herriek hitzartutako ekimenetako bat igande honetan egingo dute Antzuolako jaiak direla-eta. Horrela, era berean, elkarren arteko harremanak indartu eta sustatuko dituzte. Lizarrako dantzari eta gaita-jotzaileek bisitatuko dute Antzuolako herria, eta Bergarako erraldoiekin batera goizeko hamaika eta erdietan abiatuko dira herriko kaleetan barrena kalejira bat osatuz.

1980. urtean sortu zen Lizarrako Ibai-Ega dantza taldea. Orduz geroztik, dantza tradizionalek aurrera egiteko eta horiek zabaltzeko aritu da lanean, bereziki Lizarrako dantzetan, Euskal Herriko ziklo koreografiko aberatsenetakoa osatzen dutenak, hain zuzen. Horiekin batera, Lizarrako Gaiteroak dira euren dantza guztiei musika jartzeko ardura dutenak, horiek izan baitira musika ohituren zaindari nagusiak.

Igandean, beraz, meza ostean Lizarrako dantzak eta musika izango dira ikusgai eta entzungai Antzuolako herriko plazan.

Ez da honakoa bi herriek elkarlanean aritzeko egiten duten lehen ahalegina, izan ere, orain hogeita bost urte saiatu ziren harreman hori estutzen. Lehenengo bilkura horren ondoren hainbat aldiz ahalegindu diren arren, Fernando Lete Antzuolako abesbatzako kideak aitortu duenez, «ez da erraza izan urteekin bi herrien arteko harremana mantentzea». Orain, orduan sortutako erlazio hori berreskuratu nahi izan dute bi udalek, eta horren inguruan egitarau bat egin. Urtea amaitu baino lehen beste hainbat ekimen antolatzeko asmoa daukate. Horien artean, Alfonso Ugarteri buruzko erakusketa bat, hitzaldi bat eta bi herrietako abesbatzen emanaldia egingo dituzte besteak beste.

Antzuolako jaiak igande honetan bertan amaituko dira. Hala ere, oraindik hainbat ekitaldiz osatutako programa erakargarria dago betetzeke asteburu honetan. Besteak beste, bihar arratsaldeko seietan Mairuaren Alarde ikusgarriaz gozatzeko parada izango du Antzuolara bertaratzen den pertsona orok.

Egitaraua

Larunbata 15

11.00: Umeentzako eskulan lantegiak

18.00: Mairuaren Alardea.

19.00: Oinarin taldearen dantza saioa.

20.00: Presoen aldeko ekitaldia.

21.00: Joselu Anaiak musika taldearekin dantzaldi-erromeria.

21.30: Herri-afaria txosnetan.

23.00: Dantzaldia herriko plazan Joselu Anaiak taldearekin.

23.00: Kontzertua izango da txosna gunean.

00.00: Zezensuzkoa.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
El Puente de Bizkaia es desde ayer Patrimonio Mundial por la UNESCO
Euskal Herria
El PSE traslada a EB que todavía es pronto para «sentarnos todos en una mesa»
Ekonomia
745 días más de cotización para tener derecho a una pensión
Kirolak
Landys y Menchov se van a jugar el Tour
Jendartea
Queda sellado, un año más, el Tributo de las Tres Vacas
Mundua
Israel mantiene el asedio a Líbano y mata a más de cincuenta civiles
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss