GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2006-07-14
- Reala
Bakerok Xabi Prieto erdian jokatzen ikusi nahi du
·Donostiar gaztea atetik gertuago arituko da denboraldi-aurrean

Jon ORMAZABAL
DONOSTIA

Urtean zehar beharrezkoa izango duten maila fisikoa hartzeaz gain, frogak egiteko garai egokia izaten da denboraldi-aurrea, eta Bakero dagoeneko hasi da lehendabizikoak egiten. Hala, atzoko lan saioan hainbat ariketa egin zituen goizuetarrak, esate baterako, Aitor kapitaina ezker hegalean jarri zuen, baina arrasatearrarentzat posizio hori berria ez denez, Xabi Prieto gaztea hegala utzita erdian ikustea izan zen, agian, berritasun deigarriena.

Jokalariak berak prentsaren aurrean aitortu zuenez, atzokoa ez zen froga soil bat izan: «Bai, berekin pertsonalki hitz egin dut, eta erdirago eta atetik hurbilago ikusi nahi nau. Gero erabakiko du. Ni gustura egongo naiz berak nahi duen lekuan. Erdian aritzea ez da berria niretzat, harrobian han jokatu nuen, baita iazko zenbait partidatan ere», azaldu zuen.

Taldean hiru aurrelari baino ez daude, Kovacevic, Skoubo eta Diaz de Cerio gaztea, baina horrek ez omen du entrenatzailea arduratzen, zelai erdiko jokalariak atera hurbil daitezen nahi baitu, berak Bartzelonako azken urteetan egin bezala. Arlo horretatik, Xabi Prietoren kalitatea oso garrantzitsua izan daiteke, eta gogora ekarri beharra dago donostiarra izan zela iazko taldeko goleatzaile nagusia bederatzi golekin, horietatik zazpi penaltiz. Aurtengo denboraldiari begira ez du zifra zehatzik ipini nahi, baina iazkoa zenbaki «polita» dela uste du. Iaz jaurtitako penalti guztiak sartu zituenez, aurten ere penaltiak jaurti nahiko lituzke. «Taldearen mesederako golak lortzeko da. Pertsonalki, gaztea naiz oraindik, badakit hobetzeko asko dudala, eta horretarako egiten dut lan. Nire helburua hazten jarraitzea da».

Bakerok ezarritako hiru lan saioko egunak gogorrak egiten zaizkiela aitortu zuen Xabi Prietok, baina aurtengo denboraldiari begira, «oso sentsazio positiboak» omen ditu.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
El Puente de Bizkaia es desde ayer Patrimonio Mundial por la UNESCO
Euskal Herria
El PSE traslada a EB que todavía es pronto para «sentarnos todos en una mesa»
Ekonomia
745 días más de cotización para tener derecho a una pensión
Kirolak
Landys y Menchov se van a jugar el Tour
Jendartea
Queda sellado, un año más, el Tributo de las Tres Vacas
Mundua
Israel mantiene el asedio a Líbano y mata a más de cincuenta civiles
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss