GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-07-14
-Harri-zulatzaileak
Talderik onenak Santurtzin izango dira

DONOSTIA

Astebeteko atsedenaren ostean, harri-zulatzaileen Ligak aurrera jarraituko du, eta datorren asteburu honetan bi lekutan izango dira ikusgai Ligako jardunaldiak.

Hala ere, guztietan erakargarriena bihar 13.00etatik aurrera Santurtzin jokatuko den saioa izango da. Bertan sei talde izango dira, eta Ligako hiru talderik onenak ere hantxe arituko dira nor baino nor.

Jaizubia da Ligako lehen sailkatua. Gipuzkoarrek lehen urtea dute lehiaketa honetan, baina maila handiko taldea dutela agerian utzi dute, eta oraingoz onenak dira. Apirilean apustua galdu zuten, baina ordukoak bazterrean utzi eta bikain jarraitzen dute lanean. Trapagaran eta Galdames dira beste faboritoak, eta horiek ere bihar Santurtzin izango dira. Han ikusiko da une honetan hiruretan zein dagoen indartsuen, orain arte ikusitakoaren arabera, hiru horiek baitira txapela lortzeko faboritoak.

Aipaturiko hiru talde horiez gain, Arboleda, Txoriherri eta Sondika ere arituko dira lanean. Santurtzin urtero izaten da Ligako jardunaldiren bat, eta normalean Ligako indartsuenak ere izan ohi dira. Hori dela-eta, bihar 13.00etan hasiko den neurketak sekulako jendetza batuko du.

Beste ekinaldia etzi jokatuko da Barakaldon, 18.30ean hasita. Han, BurdinGazteak eta Errekatxo neurtuko dira. Burdin Gazteak, Ortuellako taldea, da irabazteko faboritoa.

Lokotx-biltzea

Euskal Herriko Txapelketako finala jokatuko da lokotx-biltzen, etzi eguerdian, Araban, Ribabellosan. Honako kirolari hauek hartuko dute parte final honetan: Ruiz, Ibañez, Atutxa, Azkoaga, Maiztegi, Lasaga eta Irazoki. Lehia 13.30ean hasiko da Ribabellosako plazan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
El Puente de Bizkaia es desde ayer Patrimonio Mundial por la UNESCO
Euskal Herria
El PSE traslada a EB que todavía es pronto para «sentarnos todos en una mesa»
Ekonomia
745 días más de cotización para tener derecho a una pensión
Kirolak
Landys y Menchov se van a jugar el Tour
Jendartea
Queda sellado, un año más, el Tributo de las Tres Vacas
Mundua
Israel mantiene el asedio a Líbano y mata a más de cincuenta civiles
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss