GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-07-14
-Aizkora (Nafarroako Txapelketa)
Bigarren Mailako kanporaketa, Iturenen

DONOSTIA

Nafarroako Bigarren Mailako aizkolarien kanporaketa jokatuko da etzi Iturenen, 18.00etan hasita.

Bertan honako aizkolari hauek hartuko dute parte: Xabier Mindegia, Belarra, Juan Telletxea,Jose Luis Telletxea, Rekondo, Olano, Pikabea, Amillano, Etxeberria, Erdozia, Mandazen, Ariztegi eta Loiarte. Bakoitzak bi kana-erdiko eta 60 ontzako enbor bat moztu beharko du. Sailkapeneko lehen bost postuetan geratzen diren aizkolariek lortuko dute finalerako txartela.

Faboritoak aipatzerakoan, ez da erraza, horietatik asko ikusteko aukerarik ez baita izan neguan, eta lehenengo jakin egin beharko litzateke zer nolako mailan heltzen diren kanporaketa honetara. Hala ere, bost horien artean beharko luketen aizkolariak dira Luixmari Belarra, Xabier Mindegia eta Jon Rekondo, baina lana oso laburra da, eta horrelakoetan adartxo bat ateratzea edo epaia estutzea nahikoak dira segundoak galtzeko, baita finaletik at geratzeko ere.

Aipagarria da, diren aizkolarien artean, gehienak Beintzat Labaien, Doneztebe eta Leitzakoak direla. Lehen herritik lau aizkolari dira, eta besteetatik bina. Beraz, eta kontuan hartuta Ituren herri horietatik gertu dagoela, jendetza handia izango da, eta aizkolariek ez dute saioan animorik faltako.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
El Puente de Bizkaia es desde ayer Patrimonio Mundial por la UNESCO
Euskal Herria
El PSE traslada a EB que todavía es pronto para «sentarnos todos en una mesa»
Ekonomia
745 días más de cotización para tener derecho a una pensión
Kirolak
Landys y Menchov se van a jugar el Tour
Jendartea
Queda sellado, un año más, el Tributo de las Tres Vacas
Mundua
Israel mantiene el asedio a Líbano y mata a más de cincuenta civiles
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss