GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-07-14
- Harri-jasotzea
Ostolatza eta Izeta II.a dira faborito Alegiako Torneoan
·Irigoien eta eta Izeta III.a ere saiatuko dira besteak estu hartzen

DONOSTIA

Bihar, 18.00etatik aurrera, Alegian, Larraitz auzoko plazan, Lehenengo Txintxarri Torneoa jokatuko da. Bertan, Izeta II.a, Izeta III.a, Ostolatza eta Irigoien neurtuko dira.

Bakoitzak zilindro berria, kubikoa eta bola erabiliko ditu, eta hiruna minutuko txandak izango dituzte harri bakoitzarekin. Harri guztiak 125 kilokoak dira, beraz, jasoaldirik gehien ematen dituen harri-jasotzaileak eramango du txapela.

Harri guztiak aurretik pisatuko dira, eta horren ostean egindako zozketak erabakitzen duen moduan plazaratu beharko dute kirolariek. Sailkapenean berdinketaren bat izanez gero, lehian aurretik aritu dena geratuko da aurretik.

Sekulako ikusmina piztu duen lehiaketa da hau. Izeta II.ak txapelketa ofizialetan ez parte hartzeko erabakia hartu ostean, horrelako torneoetan ikusi ahal izango da bakarrik, eta bera eta Ostolatza aurrez aurre ikusteko jendea irrikaz dago. Gainera, Aimar Irigoien ere bertan izango da, eta hemen diren harriak aproposak dira beretzat. 125eko zilindroarekin lan ona egin zuen Gipuzkoakoharri txikien Txapelketan, eta gainerako harriak ere pisu berekoak direnez, aurrekoei lanak emateko prest agertuko da.

Hala ere, Izeta II.a eta Ostolatza dira garaipena eskuratzeko faboritoak. Zestoarrak lortu berria du Gipuzkoako txapela, eta bihar bide beretik jarraitu nahiko du, baina gainerakoak ere saiatuko dira, hori gerta ez dadin.

Saioa Larraitz auzoko plazan jokatuko da, baina eguraldi txarra egingo balu, pilotalekura pasako litzateke. Alegiara bertaratzen diren zaleek ez dute sarrerarik ordaindu beharrik izango, ikuskizuna dohainik izango baita. Jaialdian, gainera, aizkolariak ere izango dira ikusgai.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
El Puente de Bizkaia es desde ayer Patrimonio Mundial por la UNESCO
Euskal Herria
El PSE traslada a EB que todavía es pronto para «sentarnos todos en una mesa»
Ekonomia
745 días más de cotización para tener derecho a una pensión
Kirolak
Landys y Menchov se van a jugar el Tour
Jendartea
Queda sellado, un año más, el Tributo de las Tres Vacas
Mundua
Israel mantiene el asedio a Líbano y mata a más de cincuenta civiles
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss