GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-07-14
- Asegarceren San Fermin Torneoko bigarren finalerdia
Mikel Unanue, pilotak behar duen Zinedine Zidane

UNANUE-PATXI RUIZ 22
OLAIZOLA II-PEÑAGARIKANO 14

Pilotakadak: 513. Iraupena: 1.06.47. Jokoaren benetako iraupena: 26.28. Markagailua: 4-0, 4-1, 5-1, 5-2, 10-2, 10-4, 13-4, 13-11, 16-11, 16-12, 20-12, 20-14 eta 22-14. Sakez: 3 Unanuek. Ezker airez: 5 Unanuek eta 1 Olaizola II.ak. Txokoan utzita: 5 Unanuek. Zabalean: 1 Olaizola II.ak. Eskapadaz: 1 Peñagarikanok. Atzean: 3 Patxi Ruizek eta 2 Peñagarikanok. Hutsak: 3 Unanuek, 6 Patxi Ruizek, 1 Olaizola II.ak eta 5 Peñagarikanok. Gertaerak: Aurreko egunetan baino sarrera hobea Labriten.

DONOSTIA

Mikel Unanuek erakustaldi aparta eman zuen, asteazken arratsean, Asegarceren San Fermin Torneoko bigarren finalerdian. Añorgakoak, azken urteetan udako torneo nagusietatik kanpo geratu ostean, bikain baliatu zuen Patxi Ruizek atzeko koadroetan erakutsitako nagusitasuna eta hamar tanto egin zituen airez ­5 zabalera irekiz eta beste bost txokoan­. Kopuru horri «okinak» sakez egindako hiru kintzeak eta Latasan bizi den Lizarrako atzelariak paretan baztertutako beste hirurak gehitzen badizkiogu, emaitza aski ezaguna da: garaipen oso argia.

Izan zituen, hala ere, norgehiagokak bere gorabeherak. Lehen zatian, Kepa Peñagarikano ezinean ibili zen bikote gorriak ateratako pilotarekin; Patxi eta Mikel, berriz, txerria lokatzetan baino gusturago. Hortxe iritsi ziren markagailuko lehen abantailak eta dirua urdinen alde irten bazen ere, Patxi Ruiz eta Mikel Unanue 10-2 eta 13-4 ibili ziren aurretik.

Kostata, baina Peña hasi zen apurka pilotaz gozatzen eta, gorrien opari batzuk baliatuz ­Patxi Ruizek beste behin akats gehiegi pilatu zituen azkenerako­, markagailua estutzen joan zen. Aimar Olaizolak nekatu itxura eman arren, neurketa 13-11 jarri zen eta apustuak, berriz ere, goizuetarraren eta beizamarraren alde.

Pozak, ordea, ez du gehiegi irauten pilotari irregularraren etxean eta urdinen beste bizpahiru hutsek garaipenerako aukerarik gabe utzi zituzten Olaizola II.a eta Peñagarikano. Unanue eta Patxi Ruiz zuzen-zuzenean 22ra joan ziren eta gaur gauean final handia jokatuko dute Asier Olaizola eta Ruben Belokiren kontra. Torneoetara itzulera gogoangarria biribildu dezake Mikel Unanuek, pilota munduko Zinedine Zidanek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
El Puente de Bizkaia es desde ayer Patrimonio Mundial por la UNESCO
Euskal Herria
El PSE traslada a EB que todavía es pronto para «sentarnos todos en una mesa»
Ekonomia
745 días más de cotización para tener derecho a una pensión
Kirolak
Landys y Menchov se van a jugar el Tour
Jendartea
Queda sellado, un año más, el Tributo de las Tres Vacas
Mundua
Israel mantiene el asedio a Líbano y mata a más de cincuenta civiles
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss