GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-09-01
Iranek programa nuklearrari eutsiko diola berretsi ostean, George W. Bush mehatxuka
·«Iranek ez ditu xantaia, inbasioa edo bere eskubideen urratzea onartuko», esan du Ahmadinejadek

George W. Bush AEBetako presidentea ez da gauza Mahmud Ahmadinejad Irangoarekin eztabaidatzeko, baina bai mehatxuka hasteko eta Europako aliatuak zigorrak ezartzea onar dezaten estutzeko. Aurrez ikusita zegoen moduan, programa nuklearra bertan behera utzi eta harremanak bere onera itzularazteko NBE Nazio Batuen Erakundeak Teherani emandako epea atzo amaitu zen, baina Teherango Gobernuak ez dauka atzera egiteko asmorik, Ahmadinejad presidenteak atzo berretsi zuenez. Aipatzekoa da Felipe Gonzalez Estatu espainoleko presidente ohia hartu zutela atzo Irango agintariek.

DONOSTIA

«Erronka jotzeko Iranek duen jarrerak ondorioak izan behar ditu. Ez zaio utzi behar Irani arma atomikoak egiten», esan zuen atzo George W. Bush presidenteak Salt Lake City hirian, militar ohien elkarte batek antolatutako ekitaldian.

Ordu batzuk lehenago, Irango ipar-mendebaldeko Urumuieh hirian milaka lagunen aurrean eskainitako hitzaldian, Mahmud Ahmadinejad presidenteak gogora ekarri zuen Texaskoak ez zuela onartu berak proposatu zion eztabaida egitea: «Agerian geratu da egunero prentsa eta informazio askatasuna ahoan duten horiek ez dutela nahi herriek gauzak nola diren jakin dezaten».

Ahmadinejadek gogorarazi zuen berak mahairatutako eztabaida proposamenak munduak gaur egun dituen arazoak eta horiek konpontzeko irtenbideak aztertzea zuela helburu. «Inolako zentsurarik eta mugarik gabe, herri guztiek entzun dezaten esateko duguna eta, horren arabera, erabaki dezaten».

Irango presidenteak badaki zergatik ez zuen onartu Etxe Zuriak eztabaida antolatzea: «Ez dute nahi herriek jakitea beren interesak ezartzeko herrialde indartsuenek gerra eta krimena erabiltzen dutela».

Bushek «Libanoko gerra» ere aipatu zuen. Bere iritziz, gatazka horretan argi ikusi da Iran oso «arrisku larria dela munduarentzat».

Begirale batzuen ustez, ordea, Israelek Libanoren aurkako erasoa abiarazi zuen Washingtonen argi berdearekin. Iranen aurkako erasoa prestatzeko tresna moduan ikusi omen zuten Tel Aviven operazioa Etxe Zurian. Beraz, Israelek bere helburuak lortu gabe ­Hizbularen gerrilla eta mugimendu politikoa indartu besterik ez ditu egin­ Libanotik atera behar izateak estatubatu- arren asmoak hoztu egingo zituela pentsatu behar da. Baina Irango programa nuklearraren inguruan Bushek ageri duen jarrerak ­Europako herrialde boteretsuenek nahi luketen negoziazio prozesua ezinezko bihurtuz­ kontrakoa adierazten du, alegia, Bushek gerra nahi duela Iranen, Iraken nahi zuen eta azkenean egin zuen bezala.

Hemendik aurrera, AEBek Iranen aurkako zigorrak eskatuko ditu NBEko Segurtasun Kontseiluan. Europak, Txinak eta Errusiak aurre egiteko gaitasunik baduten ikusi behar.



«Sería mejor que Europa fuese independiente en sus decisiones»
Mahmud Ahmadineyad, presidente de la República Islámica de Irán, dijo ayer, en una conversación que mantuvo con Felipe González, ex presidente español, que «las sanciones no pueden hacer que el pueblo iraní renuncie a conquistar las cumbres del progreso y del honor», según recogió la agencia Irna. Destacó que «muchos de los éxitos cosechados, como el acceder al ciclo de combustible nuclear y la producción de agua pesada, lo han sido bajo condiciones de sanciones. Por tanto, sería mejor que los países europeos fuesen independientes en sus decisiones y solucionen los problemas a través de la negociación». -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Hondarribia, vigente campeón de La Concha, se queda fuera
Euskal Herria
«No permitimos un Guantánamo para los vascos»
Jendartea
«Incertidumbre» ante el fin del plazo para la reforma de la zona de fumadores
Kultura
Recuperan los dos cuadros robados de Edvard Munch
Iritzia
Más definición para la Ley Antitabaco
Euskal Herria
Errazti trasladará a la asamblea el debate sobre la coalición electoral
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss