GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-09-13
- Idi-probak
Iketzaren uztarria nagusitu da Elorrioko probetan

DONOSTIA

Iketzaren uztarria nagusitu zen herenegun gauean Elorrion amaitu ziren probetan. Irabazleek lan bikaina egin zuten, eta bigarren sailkatuari hiru untze pasako abantaila kendu zien. Urrutia aurretik eta Lopategi atzetik aritu ziren itzain lanetan.

Eibarren, Arrate gainean ere izan dira probak asteburuan, eta bertan etxeko idi parea nagusitu da, Agerre Azpirena. Bera, nagusia eta Iketza itzain zirela. Proba galanta egin zuten, 49 untze egin baitzituzten, eta hamahiruko aldea kendu zioten bigarren sailkatuari.

Markinan, Erdotza auzoan, Arientzaren uztarriak eraman ditu bertako pisu libreko mantak. Hemen ere irabazleek sekulako lana egin zuten, eta hamaikako aldea kendu zien bigarren geratu ziren Etxetxoren idi pareari.

Sekulako ikusmina piztu du datorren larunbat gauean, 22.00etatik aurrera, Aiako probalekuan jokatuko den zaldi-mando apustuak. Bertan Olarrearen eta Urkiagaren abereak neurtuko dira, askoren ustez gaur egungo bi onenak. Diru asko ari da jokatzen inguruan, eta probalekuko harmailak bete egingo dira ia inongo zalantzarik gabe.

Abere bakoitzak 1.250 kiloko harria erabiliko du, eta Urkiagak Olarreari 25 kiloko abantaila ematen dio. Itzainak ere jadanik aukeratuta dituzte. Olarreak Urrutia eta Elordui erabiliko ditu abereei laguntzen, eta Urkiagak, berriz, Isuzko Urrutia eta Larrazabal izango ditu. Abere jabe bakoitzak 1.200 euro jokatuko ditu dirutan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La Audiencia Nacional activa ahora el mayor juicio por «kale borroka»
Ekonomia
Reckitt Benckiser anuncia el cierre de la planta de Gueñes, que afecta a 190 empleos
Mundua
Siria frustra un ataque contra la embajada de EEUU en Damasco tras el aniversario del 11-S
Kirolak
El joven Antón emula a Laiseka y se estrena
Jendartea
Europistas debe indemnizar por «daño moral» a afectados por la nieve en 2004
Jendartea
El Papa tacha de «irracional» la teoría de la evolución
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss