GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2006-10-21
Floren Aoiz
Ezkerra XXI?

Mundu globalizatu honetan edozein kaiku bilakatzen da zelebritate bideokamera baten aitzin jarri eta era irrigarrian dantzan aritu delako. Mamu bat dabil planetan barna, horterakeria, eta badirudi ezinezkoa dela geldiaraztea: frikien eguna ospatzen hasi dira-eta!

Ospatu, edozer ospa daiteke, baita porrot penagarriena ere. Galdetu, bestela, Euskadiko Ezkerraren ibilbide patetikoa oroitu eta ospatu nahi dutenei. Normalki, jendeak inti- mitatean oroitzen ditu porrotak, baina ozenki ospatzea, hori ideia berezia! Badirudi batzuek berriz ere jendaurrean agertzeko beharra sentitzen dutela. Izan ere, kostata desagertu ziren agertokitik, deus esatekorik ez zuten arren. Aulestia bezalako batzuk, nahiz eta behin ere ez asmatu, politologo bilakatu ziren, eta oraingoz aspertzen gaituzte gorrotoak itsututako beren pronostiko makurrez. Gure herria jakintsua da: horregatik, egitasmo hura amildegitik behera bota zuen. Euskadiko Ezkerraren buru askok ipurdian daramate grabatuta jaso zuten oinkadaren aztarna. Baina beren alderdiaren ez dakit zenbatgarren urteurrena betetzen dela-eta, etxean zintzo (eta isilik, profeta guztiak pisuak badira, areago porrotaren katedratikoak!) gelditu beharrean, oholtzara igoko dira beren historia goraipatzeko.

Ustekabean harrapatu nau Ezkerra XXI leloa hautatzeak. Zorionez, Euskadiko Ezkerra ez zen gauden mendera iritsi. Aspaldi dago hilik. Requiema oroitzen dut: “Egin”en orrietan Jose Mari Esparzak argitaratu zuen artikulu oroigarria. PSEk arrazoi propagandistikoengatik gordetzen du izena, baina ez nuen espero nik noiz eta orain EEren bidaia gogora ekartzea. Beharbada norbaitek aldarrikatu nahiko du irekitako prozesu demokratikoa beren lanaren ondorioa dela. Garaikoetxeak esaten baldin badu berak asmatu zuela alderdien mahaia, zergatik ez zuten esan behar EEkoek berak izan zirela konponbidearen aitzindariak?

Agian beste batzuok ospa-tu beharko genuke urteurrena. Ezker abertzalearen esparrutik atera zen Euskadiko Ezkerra, eta bere helburua ezker abertzalea bera erreformaren eremura eramatea zen. Ez zuen inoiz ere lortu, eta azkenean deseginda eta zapuztuta bukatu zuen. Operazio bera ­antzeko arrakastaz­ errepikatzen saiatu den baten batek aztertu beharko luke EEren ibilbidea. Beharbada, historiaren pasarterik patetikoenak saihesten ahal ditu, oraingoz. -


Floren Aoiz - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Euskal ipuingintzaren aldeko aldarrikapen nahi luke Iban Zalduak bere Euskadi saria
Jendartea
Mundua baino zaharragoa ez ezik, Europa baino zaharragoa ere bada Euskal Herria
Iritzia
Ugalkortasuna, hausnarketarako gai
Ekonomia
Kutxa afirma que «no tiene nada que esconder»
Euskal Herria
«Cadena perpetua» a otros dos presos políticos vascos
Euskal Herria
Garzón imputa a tres mahaikides por actos de autodeterminación
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss