GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-10-21
Euskararekiko neurrietan aldaketa gutxi Nafarroan
·Nafarroako Gobernuak hartutako azken neurriak aztertu ditu Administrazioan Euskaraz taldeak

IRUÑEA

Nafarroako Gobernuak errotulazioaren eta lanpostuen deialdien gainean hartutako euskarari buruzko neurriek ez du- tela aurrerapauso nabarmenik ekartzen salatu zuen atzo Administrazioan Euskaraz-ek.

Zehazki, Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzen duen Foru Dekretua garatzeko jarritako irizpideen arabera, oraingoan, Administrazioaren bulegoetan, lanerako geletan eta lantokietan errotuluak gaztelaniaz idatzi beharko dira, eta ele bitan idatzi ahalko dira «inguruaren arabera».

Neurri hori «negatibotzat» jotzen du Administrazioan Euskaraz taldeak, eta, ele bitan jartzeko onartu arren, beti gaztelaniaz edo ele bitan egitea Nafarroako agintarien esku geratzen dela ohartarazi du. «Horrek hauteskunde usaineko zenbait jarduera egitea ahalbidetzen du, baina hauteskundeak pasatuta betiko egoerara itzuliko gara, eta presioa sumatzen ez duten memen- to eta lekuetan gaztelania hutsean paratuko dituzte», nabarmendu dute elkarte horretako kideek.

«Lehengo egoerara itzuli»

Azkenik, neurri horrekin ez dagoela elebitasuna ezartzeko inolako erabakirik ohartarazi dute. «Lehenengo egoerara itzuliko gara:ahalik eta gehiena erdara hutsez egitea, baina oharkabean, jendea konturatu gabe».

Bestalde, «eremu mistoa» delako lanpostuen deialdietan euskararen balorazioari dagokionez, aldaketa «positiboa» antzeman du Administrazio Euskaraz taldeak, baina ezarritako gutxienekoa %1etik %5era pasatzea, jendearekin izango den tratuaren araberakoa, irrigarritzat jo du. «Azkenean onartzen da euskara jakitea meritu bat dela eta, gaine- ra, lanpostu guztietan baloratu beharrekoa, baina atzerriko hizkuntzaren balorazioaren araberakoa da, eta gutxieneko irrigarria ezarri dute. Ematen du euskara ere atzerriko hizkuntza dela», gaitzetsi du.

Beraz, eta bi kasuak aintzat hartuta, Nafarroako Gobernuaren aldaketaren aurrerapausoak «hain txikiak izanik eta praktikan oso garrantzi txikia izango dutela kontuan hartuta», balioespena ezin dela positiboa izan agertu du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Euskal ipuingintzaren aldeko aldarrikapen nahi luke Iban Zalduak bere Euskadi saria
Jendartea
Mundua baino zaharragoa ez ezik, Europa baino zaharragoa ere bada Euskal Herria
Iritzia
Ugalkortasuna, hausnarketarako gai
Ekonomia
Kutxa afirma que «no tiene nada que esconder»
Euskal Herria
«Cadena perpetua» a otros dos presos políticos vascos
Euskal Herria
Garzón imputa a tres mahaikides por actos de autodeterminación
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss