GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-10-21
Euskarak prozesu politikoan izan behar duen garrantzia aldarrikatu du EHEk
Euskal Herriko prozesuan euskarak izan behar duen garrantzia aldarrikatu zuen atzo EHEk, eta gaur egungo esparrua gainditzeko eta ofizialtasuna lortzeko Euskal Herri osoan lan egiteko deia egin zuen. «Euskararen egoeraren jatorria politikoa da, eta, hortaz, irtenbideak ere politikoa behar du izan», ziurtatu zuen erakunde euskaltzaleak. Gainera, oraindik ere euskara desagertzeko arriskutik kanpo ez dagoela ohartarazi zuen.

IRUÑEA

Konponbiderako prozesuan euskarak izan behar duen garrantzia aldarrikatu zuen atzo EHEk, azken hilabeteetan egindako hausnarketaren berri emateko Iruñean egindako agerraldian. Bertan, erronka nagusiak gaur egungo esparrua gainditzea izan behar duela adierazi zuen erakunde euskaltzaleak. Alde horretatik, hizkuntza eskubideak Euskal Herri osoan aitortu behar direla esan zuen.

«Prozesuan ezinbesteko eztabaidagaia da euskara, eta aterabidea eman behar zaie egun dagoen zapalketari eta eskubi- deen urraketari. Euskararen egoeraren jatorria politikoa da eta, hortaz, irtenbideak ere politikoa behar du izan», ziurtatu zuen Mikel Irastortza EHEko kideak.

Gaur egungo esparru juridikoa, legediak eta politikak euskararako agorturik daudela azaldu zuen. Gainera, zapalketa linguistikoa gainditzeko urratsa eta aldaketa «ezinbestekoak» direla adierazi zuen eta, hortaz, euskara lurralde osoan ofizial egiteko garaia dela ziurtatu zuen Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideak.

Izan ere, Euskal Herrian euskara ez dagoela desagertzeko arriskutik kanpo ohartarazi zuen, eta «mendeetan estatu frantsesak eta espainolak egindako zapalkuntzak eta eraso estrategiek» ekarri gaituztela «gaur egungo egoerara» azaldu zuen.

«Historian, helburu politiko argiekin, neurri amaigabeak jarri dituzte indarrean Euskal Herrian hizkuntza ordezkapena gerta zedin. Kate historiko horretan, egun Euskal Herrian indarrean dagoen esparru juridikoa ezinbesteko katebegia bihurtu da», salatu zuen Irastortza EHEko kideak.

Mende laurdenean, euskararen ezagutza ez dela modu garrantzitsuan hazi ohartarazi zuen. «Euskal herritar orok euskara ezagutzeko eskubidea izan arren, Euskal Herri osoan eskubide horren urraketa izugarria da. Besteren artean, hiru ikasletik bi euskara ezagutu gabe irteten da eskolatik. Indarrean diren lege eta politikek ahalbidetu dute egoera hau, eta, dudarik gabe, horrek euskararen etorkizuna baldintzatzen du», nabarmendu zuen.

Egoeraren larritasuna horrela laburbildu zuen EHEko kideak:«Erdararen nagusigoa inposatzen digute, eta euskara bigarren mailako hizkuntza da bere lurraldean». Gainera, euskal gizartea egungo egiturazko egoera onartzera eraman nahi izan dutela salatu zuen. «Euskaldun gisa hizkuntza eskubi-deak ditugula ere auzitan jartzen dute», salatu zuen.

Eskubideak ukatu

Horiek hala, euskararen alde herrigintzak eta herritarrek egindako borrokaren garrantzia nabarmendu zuen. Baina esparru juridikoa eta ondorioz legedia, besteren artean, euskaldunen hizkuntza eskubideak urratzeko eta euskara berreskuratzea ezinezko bihurtzeko jarri zituztela indarrean ziurtatu zuen.

Euskal Herriari bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidea ukatzen diotela esan zuen. «Euskal Herriak bere hizkuntzaren garapena bururaino eramateko eskubidea zapuztu nahi izan digute», salatu zuen.

Horiek hala, «behar den arduraz eta erantzukizunez egoerari erantzutzeko» dei egin zuen EHEk, «Euskal Herria euskaraz biziko den herria helburu duen sektore, eragile eta herritar» taldeak. Hizkuntza eskubideen aldeko dinamika indartze aldera, datozen hilabeteetarako dinamika bat zabal- duko dutela jakinarazi zuten «Euskararik gabe, Euskal Herririk ez» eta «Hizkuntza bat, lurralde bat, legedi bat:ofizialtasuna» leloekin. Lehen hitzordua azaroaren 13tik 18ra urtero antolatu ohi duten Ezabaketa Astea izango da. Ekimen horren bidez, hizkuntza eskubideen urraketak salatu eta ofizialtasuna aldarrikatuko dituzte.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Euskal ipuingintzaren aldeko aldarrikapen nahi luke Iban Zalduak bere Euskadi saria
Jendartea
Mundua baino zaharragoa ez ezik, Europa baino zaharragoa ere bada Euskal Herria
Iritzia
Ugalkortasuna, hausnarketarako gai
Ekonomia
Kutxa afirma que «no tiene nada que esconder»
Euskal Herria
«Cadena perpetua» a otros dos presos políticos vascos
Euskal Herria
Garzón imputa a tres mahaikides por actos de autodeterminación
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss