GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > CICLISMO 2006-10-21
Patxi VILA| Lampre taldeko txirrindularia
«Erakutsitako aniztasunak aberastasuna ematen du»

PPatxi Vilak urteko ezustea eman du. 31 urte dituen arren, sekulako jauzia eman du eta Pro Tourrean sailkatu den aurreneko euskalduna da. Izan ere, «aniztasuna» erakutsi du Lamprekoak eta astebeteko eta hiru asteko itzulietan eta klasikoetan dohainak erakutsi ditu. Ez du «burua galdu nahi», ezta bere burua «mugatu» ere.

­Pozik egoteko moduko denboraldia bete duzu.

Bai, bai. Urte hasieran nituen helburu guztiak bete ditut; irabazten ikasi dut eta itzulietan, batez ere, Giroan, aurrean egon naiz. Asteko itzulietan aurrean egoteko gai ere izan naiz.

­Izan ere, aurreneko euskalduna izan zara Pro Tourrean; zer esaten dizu horrek?

Emaitza horiek eragin dute ni Pro Tourrean lehendabiziko euskalduna izatea. Hori ohore handia da eta oso garrantzitsua, Euskal Herrian beti izan dugun txirrindularitza maila ikusita. Horrek lanean jarraitzeko indar gehiago ematen dit.

­Zure ustez, zeintzuk izan dira aurrerapauso nabarmen hori emateko gakoak?

Beharbada, gako bat baino gehiago dago; ibilbide baten emaitza izan da, hau da, gauza txiki askoren ondorioa.

­Zer nabarmenduko zenuke denboraldiaz?

Paris-Nizako garaipenak konfiantza eman zidan, urte hasieran izan zelako. Bestetik, Nizan bertan lortutako bigarren postua nabarmenduko nuke, baita oso garrantzitsua izan zen Giroko hamargarren postua ere. Azken horrek beste neurri bateko ateak irekitzen dizkit.

­Gauza txarrik izan al duzu?

Azkeneko lasterketan erori egin nintzen eta ez da izan urtea bukatzeko modu politena. Pasadizoa besterik ez da, ordea. Egia esan, aurten gauza txar gutxi egon dira.

­Etorkizunean, non ikusten duzu zure burua?

Ez dut burua galdu nahi. Orokorrean, talde gizona naiz eta emaitza onak lortzeko gai. Horrek hainbat aukera zabaltzen dizkit. Astebeteko lasterketetan eroso ibili naiz; hiru astekoetan ere gustura ibili naiz eta klasikoetan moldatzeko gai naiz. Bestetik, ez dut nire burua mugatu nahi. Aniztasunak aberastasuna ematen du.

­Beraz, ilusioz beterik ekingo diozu denboraldiari.

Bai, orain arte baino ilusio gehiagorekin. Nire helburuak betetzeko gaitasun horrek konfiantza handiagoa ematen du. Honaino heldu naiz eta 31 urte ditudan arren, ilusioa dut gauzak hobeto egiteko.

­Antza, Euskaltel-Euskadi taldeak zure egoeraz galdetu zuen.

Bai. Lamprerekin zer kontratu nuen galdetu zuten. Baina beste urtebetez sinatuta nuela konturatu bezain laster hortxe gelditu zen dena. Niri gustatuko litzaidake Euskaltel-Euskadira joatea. Aurten izan duten aldaketarekin bat nator.

­Hortaz, hemendik bi urtera laranjaz ikusiko zaitugu?

Hainbat denboraldi eman ditut atzerrian eta etxeko taldean lehiatzea euskaldun guztien ametsa da. Datorren urtean ikusiko dugu hitzarmena sinatzeko gauza garen. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Euskal ipuingintzaren aldeko aldarrikapen nahi luke Iban Zalduak bere Euskadi saria
Jendartea
Mundua baino zaharragoa ez ezik, Europa baino zaharragoa ere bada Euskal Herria
Iritzia
Ugalkortasuna, hausnarketarako gai
Ekonomia
Kutxa afirma que «no tiene nada que esconder»
Euskal Herria
«Cadena perpetua» a otros dos presos políticos vascos
Euskal Herria
Garzón imputa a tres mahaikides por actos de autodeterminación
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss