GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-11-23
AEBetako bi erlijioso Gazako eraikin bateko giza ezkutu bihurtu dira
Hilaren 8an tanke batek Beit Hanunen sekulako sarraskia egin ondoren, Israelgo Gobernua nora ezean dabil. Nazioartetik aspaldi honetan iritsi ez zitzaizkion salaketak etorri zaizkio orain, eta Gazako milizianoen koheteek israeldar asko sutan dauzkate. Gainera, giza ezkutuen fenomenoa indartu egin dute AEBetako bi erlijiosok.

GAZA

Israelgo Gobernuko segurtasun kabineteak bilera berezi bat egin zuen atzo, Gazan erresistentziari aurre nola egin erabakitzeko. Izan ere, Kasam koheteen jaurtiketa kopuruak ez du behera egin, nahiz eta sekulako operazio militarrak egin dituzten asteotan, sarraski eta guzti. Suziri horiek eragindako azken hildakoa astearte gauean izan zen: 40 urteko Jacob Jacobov hil zen Sderot hirian.

Kabineteko bileran esku hartu zutenek esan zutenez, Hamaseko erakundeen aurkako erasoekin jarraituko dute, baita «hilketa selektiboekin» ere. Baina Armadako buru batzuek proposatu duten operazio erraldoiak oraingoz ez dauka argi berderik. «Erasoen jomugak lehen ministroak eta Defentsa ministroak onartu beharko dituzte», dio kabineteak plazaratu duen agiriak.

Barrikadaren beste aldean, berriz, giza ezkutuen fenomenoa indartzen ari da, okupatzaileengan eragiten dituen zalantzak ikusita.

Hamasek agiria plazaratu du giza ezkutuak erresistentziaren beste atal bat direla esanez. Talde islamiarrak eskatu die gainerako mugimenduei ekimen heroiko horietan herritarrek esku har dezaten tresnak garatzeko; «palestinarron etxeak bonbardatzeko Israelen politika porrot egitera eramango duen estrategia baita hori».

Hamasekoen ideiekin ados egon gabe, AEBetako bi erlijiosok bat egin zuten atzo mobilizazio mota arriskutsu horrekin. Peter Dongherty 65 urteko apaiza da eta Mary Ellen 55 urteko moja, biak Michigan estatukoak. Beit Lahiara joan ziren, Mohamed Baroud milizianoaren etxera, Israelek bonbardatu egingo zuela iragarrita baitzeukan. «Gu indarkeriaren aurka gaude, eta hemen gaude familia bat etxerik gabe gera ez dadin ­adierazi diete “Jediot Aharonot” Israelgo egunkariko kazetariei­. Konponbidea ez da etxea suntsitzea, delituetan nahasturik daudenak atxilotzea baizik». Bi erlijiosoak bezalaxe, giza eskubideen aldeko zenbait militante ere mobilizazio horietan esku hartzen ari dira.

Bost palestinar hil dituzte

Apaizak eta mojak ordu batzuk igaro behar zituzten Baroud familiaren etxean, eta ondoren Israelgo Armadak mehatxatutako beste eraikin batera joate- koak ziren. Argi utzi zieten kazetariei beren ekimena zela giza ezkutu bihurtzea, ez inork behartutako zerbait.

Hala ere, giza eskubideen alde lan egiten duten taldeen esparru zabalean giza ezkutuen aurkako iritzirik ere plazaratu da egunotan. HRW Human Rights Watch taldeak mobilizazio mota horren aurkako idatzia kaleratu du. «Etsaiak jomuga gisa markatu duen leku batera zibilak deitzea giza ezkutuak erabiltzea da, eta, gainera, eraso batetik zibilak babesteko neurriak hartzerakoan porrot egitea», dio komunikatuak.

Edonola ere, Israelgo Armadak palestinarrak hiltzen jarraitzen du. Atzo bost hil zituen, hiru miliziano eta bi zibil.



Indios con todos los derechos en Israel

TEL AVIV

Veinte familias de la comunidad de Bnei Menashe, supuestamente una de las tribus perdidas del pueblo judío, procedente de India, ha emigrado a Israel, según informó ayer “Haaretz”.

Unos 50 miembros de la tribu llegaron el martes al aeropuerto de Tel Aviv procedentes de Bombay. El diario aseguraba que «fueron recibidos por familiares después de unos 2.700 años en la diáspora». La comunidad de Bnei Menashe cuenta con unos 8.000 miembros procedentes de las provincias de Manipur y Mizoram, en la frontera con Bangladesh, y un millar viven ya en Palestina, donde comenzaron a llegar en 1996. El grupo recién llegado se convirtió al judaísmo en el verano de 2005.

El diario destaca las contradicciones de la política de Israel sobre la inmigración de judíos, pues en este caso la medida supone una amenaza para sus relaciones con India, que critica a Israel por llevar a cabo conversiones masivas en su territorio, y contrasta con la reticencia de convertir al judaísmo a cientos de miles de ciudadanos de la ex URSS. Entretanto, Israel hace todo lo posible para expulsar a los palestinos.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Batasuna: «Justizia espainola egoeraren eta interes politikoen arabera aritzen dela ikusi da»
Euskal Herria
El tribunal y los peritos se unen para tratar de sostener la acusación contra «Egin»
Euskal Herria
Los huelguistas denuncian amenazas de la Guardia Civil en un control en la A-8
Jendartea
Inauguran Inbiobank, el primer banco de células madre adultas de Euskal Herria
Kultura
Lakua incoa expediente para proteger el santuario paleolítico de Praileaitz
Euskal Herria
Batasuna afirma que hay que cerrar la «etapa de la apuesta judicial y policial»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss