GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gutunak 2006-11-26
Ikastetxeetan erlijioa irakasteko orduen kopuru duinaren alde

Hainbat arrazoi daude Erlijioa ikasgaia hezkuntzako maila guztietan presente egoteko aukera emango duten irakastorduen kopurua bermatzeko, eta ez gelditzeko duela gutxi Bigarren Hez- kuntzarako argitaratu den Errege Dekretuaren zirriborroak ezartzen duen irakastorduen kopuruarekin. Zirriborroak zehazten duen kopuruak ez du bermatzen Erlijioa irakasgaia funtsezkoak diren gainerako irakasgaien baldintzetan emango denik ­eta hori Egoitza Santuarekin hitzartutako akordioen aurka joango litzatekeenez, helegiteak tartekatzeko aukera legoke­.

Gutxieneko irakastorduen kopuruak prestakuntza erlijiosoa eraginkorra izango dela berma- tu beharko luke, prestakuntza hau garrantzitsua baita pertsonak heziketa osoa jaso dezan. Kontuan izan behar da Europako gidalerroak ikasleak pertsona bezala osatzera daudela zuzenduta.

EIEk (Erlijioaren Irakaskuntza Eskoletan) ikasleak balio positiboetan hezten lagundu du, herritar aktibo eta kritikoak izan daitezen, mundu zuzenagoa eta gizarte demokratikoagoa eraikitzen konprometituak. Eta elkartasuna, askatasuna, berdintasuna, justizia, duintasuna, tolerantzia eta errespetua bezalako balioak gailenduko lirateke gizarte horretan. Balio hauek garrantzitsuak dira kulturarako eta globalizazioaren kontzeptu solidariorako. Esparru juri- dikoak gurasoei euren seme-alabak Erlijioaren irakasgaian hezteko eskubidea ematea erabaki baldin badu, irakasgai hori duintasunez emango dela bermatu beharko luke gutxienez.

Gutxieneko irakastorduen kopurua murrizteko eginiko proposamenak, baina, hutsean uzten ditu proiektu horiek guztiak, eta zaildu egiten du pertsona guztiei hezkuntza osoa emateko nahia, gizakiaren dimentsio guztiak ­transzendetala barne­ lantzekoa.

Gobernu zentralak mantendu egin beharko luke gaur egungo gutxieneko irakastorduen kopurua, hau da, 210 ordu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, eta 70 ordu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren ostean. Horrela bakarrik bermatu ahal izango da prestakuntza hau gainerako irakasgaien baldintza ber- beretan emango dela.

Gobernuak gaur egungo ikastorduen kopurua mantendu egingo dela bermatuko balu, aukera legoke etorkizunean hezkuntzaren inguruko hitzarmen batean adosteko. Hala, ekidin egingo litzateke prestakuntza erlijiosoaren gaia ideologiak elkarren aurka jartzeko erabiltzea, hain zuzen ere, horixe gerta bailiteke arlo hau autonomia erkidegoen esku utziz gero: EIEren gutxieneko irakastorduen kopuruaren gainean erabakiak hartzeko orduan, irizpide pedagogiko edo hezitzaileak beharrean, ideologikoak erabiliko lituzkete beharbada. Baina gutxieneko irakastorduen kopuru duina finka- tzen bada, autonomia erkidego batzuek aukera izango dute hezkuntza oso eta trinkoa indartzeko, balioetan hezteari emanez lehentasuna.

Mª Nieves Bilbao - ERELGUNEren izenean


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
De Juana, en observación tras ser hospitalizado
Jendartea
Masivo rechazo a la incineración en Lasarte-Oria
Jendartea
«Solo nuestra movilizacion lo parara»
Euskal Herria
«Mostrar el crecimiento de Ahotsak nos dará más fuerza para favorecer el diálogo y el encuentro»
Ekonomia
Fallece un trabajador en una obra en Donostia
Euskal Herria
La izquierda abertzale presenta su iniciativa electoral en Nafarroa
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss