GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-29
Amnistiaren aldeko oihua kartzeletara iritsiko da
Amnistiaren aldeko mugimenduak Basauri, Langraiz, Iruñea eta Martuteneko kartzeletara martxak prestatu ditu biharko. Ekintza hori Amnistiaren Aldeko Asteetan sartu dute antolatzaileek. Horretaz gainera, asteburuan dozenaka mobilizazio izango da preso politikoen eskubideen alde egiteko.

BILBO

Urtea amaitu aurretik, presoen egoera salatzeko eta euren eskubideak eta amnistia aldarrikatzeko beta izango da hainbat herritan. Izan ere, Amnistiaren Aldeko Asteetarako hainbat jarduera prestatu dituzte «amnistia» aldarrikatzearren. Amnistiaren aldeko mugimenduak jakinarzitakoaren arabera, «amnistia erdiestea autodeterminazio eskubideari estuki loturiko ibilbide gisa ulertzen dugu. Hain zuzen, amnistia erre- presaliatu politikoak kondizio horretara eraman dituenaren gaindipena baita».

Ekimen horietako bat bihar izango da, eta Hego Euskal Herriko lau kartzeletara «amnistiaren aldeko eskaera eramateko» martxak egingo dituzte. Horiek hala, Donostiakoa 11.15-ean Atotxako epaitegi paretik Martutenera abiatuko da. Iruñean, 17.30ean elkartuko dira, Gaztelu plazan. Gasteizen, Los Herran kaleko autobus geltokian jarri dute hitzordua 11.00-etan, eta Langraizko espetxaraino izango da martxa. Basau- rin, Artunduaga plazan bilduko dira, 12.00etan.

Ez dira, baina, eguneko mobilizazio bakarrak izango, Ondarroan eta Atxondon, itxialdia eta ekitaldia izango baitira, hurrenez hurren.

Gabon zahar egunerako ere deialdiak daude. Besteren artean, Villabona, Ibarra, Ikaztegieta, Zarautz, Zestoa, Azkoitia, Azpeitia, Urretxu, Legorreta, Lazkao, Ataun, Soraluze, Elgoibar, Deba, Abadiño, Durango, Hendaia, Antsoain, Barañain, Atarrabia, Donibane, Etxarri-Aranatz, Agoiz, Altsasu, Tafalla, Gernika eta Irun herrietako plazetan, preso eta iheslarien aldeko mobilizazioak eta topak egingo dituzte.

Berangon, berriz, presoei omenaldia egingo diete, eta Lea-Artibain, «Audientzia Nazionala Stop!» lelopean manifestaziora deitu dute.

Urtarrilaren 1ean, Tolosatik Uzturrera mendi martxa egingo dute; Urretxun Irmo mendira igoko dira; Azpeitian eta Azkoitian ekimenak egingo dituzte, eta Berangon, 13.00etan, enkartelada bat eginda emango diote ongietorria 2007ari.

Gaur, azken ostirala

Hilabete guztietako azken ostiraletan gertatu bezala, gaurko ere presoen eskubideen aldeko elkarretaratzeak eta ekimenak prestatu ditu Etxerat-ek. Senitartekoen elkarteak honako hitzorduen berri eman du: Bilbon, 19.30ean, Arriaga aurrean; Donostian, 20.00etan, Konstituzio plazan;Gastezen, 20.00etan ere bai, Andra Mari Zuriaren plazan; eta Iruñean, 20.00etan, Gaztelu plazan.

Oreretako Topaguneak, «estatuak egiten ari diren bortxa xantaia politiko bezala erabiltzen» dutela salatzeko asmoz, herriko biztanleei dei egin die gaur, 20.00etan, herriko plazara joateko. Ez da Errenterian egunotan egingo duten ekimen bakarra izango; izan ere, etzi, 18.30ean, manifestazioa egingo baitute espetxe politika salatu eta errepresaliatu politikoei elkartasuna adieraztearren.

De Juanaren eta EPPKren eskubideen defentsan

Atzo ere mobilizazioak egin zituzten Euskal Herriko hainbat herri eta auzotan Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren eskubideak aldarrikatzeko eta Iñaki de Juanari ­gaur 53 egun bete ditu gose-greban­ elkartasuna helarazteko. Berangon 32 lagun bildu ziren, Leioan 41, Eibarren 60 eta Antsoainen 47. Iruñeko zenbait auzotan ere egin zituzten protestak: 90 elkartu ziren Txantrean eta 47 Alde Zaharrean. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Isuzkitzako tunelarekin, azken txanpan sartu da Eibar-Gasteiz
Euskal Herria
Amnistiaren aldeko oihua kartzeletara iritsiko da
Jendartea
Odón Elorza pretende dar luz verde a la incineradora de Zubieta a contrarreloj
Mundua
Los etíopes y sus aliados somalíes entran en Mogadiscio
Ekonomia
Los arrantzales barajan movilizarse en caso de que Madrid no les reciba urgentemente
Euskal Herria
El PSN cambia su estrategia electoral por la presión de UPN
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss