GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2007-01-02
- Superprestigioko finala
Paxkal Ezkurrak bigarren zatian erabaki zuen finala
·Ozafrain hasieran aurretik izan zen, baina gero akitu egin zen

EZKURRA II 40
OZAFRAIN 26

DONIBANE GARAZI

Paxkal Ezkurrak lortu zuen herenegun arratsaldean Superprestigioko txapela. Marka egin du aurten urruñarrak; izan ere, dena irabazi baitu. Urteko lau lehiaketa garrantzitsuenetatik hiru bereganatu ditu. Bakarkakoa, Binakakoa eta Superprestigioa irabazi ditu.Masterrak bakarrik egin dio ihes. Beraz, argi eta garbi utzi du 25 urteko urruñar horrek gaur egun trinketeko esku pilota profesionalean onena zein den.

Patrick Ozafrainek hasiera bikaina eman zion neurketari, ete lehendabiziko hemezortzi kintzetan aurretik izan zen. Oso ongi asmatu zuen pilota sarera sartzen, eta Ezkurra erotu zuen.

Bankako pilotaria, ordea, apurka-apurka akitzen joan zen, eta Urruñakoak burua ez zuen sekula galdu. Bere aukera heldu zenean, ez zuen hutsik egin. Lehenengo partida berdindu egin zuen, eta aurkaria akituta ikusi zuenean, ez zuen barkatu. Zuzenean abiatu zen berrogeigarren kintzearen bila, eta horixe egin zuen. Amaieran, txapel bat gehiago Ezkurrarentzat, eta segur aski, oraindik makina bat janzteko aukera ere izango du.

Waltari hirugarren

Finala jokatu aurretik, Waltarik eta Etxetok neurtu zituzten indarrak, eta kubatarrak lortu zuen garaipena 40 eta 30 irabazi baitzuen. Lapurtarrak lesio txiki bat bazuen, eta ezin izan zuen bere maila eman. Kubatarrak ez zuen aukera alferrik galtzen utzi.



Apunte
Mikel Goñi deleita con Begoñés en el Artza

Exhibición de Mikel Goñi, quien no defraudó a los pelotazales del Artza bermearra, bien acompañado por Antón Begoñés, muy motivado, con el graderío a su favor. Ketxu no encontró su espacio y dejó mucho juego a Zezeaga, correcto. El 11-4 de salida, con Goñi II marcando ganchos, paradas al txoko y varios zurdazos de sotamano, decidió para una cómoda victoria (22-13).


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Consiguen llegar al núcleo de la explosión sin encontrar a los dos desaparecidos
Kultura
Lacarra y Pierre bailaron el «Danubio Azul» ante millones de espectadores
Ekonomia
2006: ¿Un país en marcha? ¡Que lo paren!
Euskal Herria
Presoen alde topa egin dute ehunka euskal herritarrek
Mundua
Bulgaria y Rumanía ingresan en la UE y Eslovenia en el club del euro
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss