GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-01-02
Presoen alde topa egin dute ehunka euskal herritarrek
Euskal preso eta iheslariei eta haien senideei egun hauetako berotasuna helarazteko eta euskal preso politikoek espetxean bizi duten egoera salatzeko makina bat elkarretaratze, manifestazio, kantaldi eta brindis egin zuten 2006 urteko azken egunean. Euskal Herri osoan zehar ehunka lagunek parte hartu dute horietan.

DONOSTIA

Urtearen amaierarekin batera makina bat manifestazio, elkarretaratze eta brindis egin dute Euskal Herri luze-zabalean. Ehunka lagun irten da kalera egun hauetako berotasuna presoei eta iheslari politikoei eta haien senideei helarazteko eta euskal preso politikoen bizi-baldintza larriak salatzeko.

Ekimen horietan guztietan, Iñaki de Juana gaur gose-greban 58 egun betetzen dituen preso donostiarra presente izan da.

Donostiako Topaguneak iganderako «Eskubide guztien jabe, euskal presoak Euskal Herrira» lelopean antolatutako elkarretaratzean 200 lagun bildu ziren. Bertan, De Juana askatzeko, larriki gaixorik dauden presoak kaleratzeko, zigorra betea duten euskal presoak askatzeko eta presoak herriratzeko exijitu zuten. Bilbon, berriz, 500 lagunek parte hartu zuten manifestazioan.

Aulestin itxialdia

Aulestin, bestalde, «Euskal Herriari epaiketarik ez!» lelopean, itxialdia eta elkarretaratzea egin zuten 75 lagunek.

Zarautzen eta Bergaran mobilizazioak izan ziren, eta 200 lagun bildu ziren. Zestoan 90 izan ziren, Zumaian 150, Otsagabian 110, Kanpezun 85, Azpeitian 550, Azkoitian 400, Leitzan 150 lagunek egin zuten manifestazioa, Antsoainen 72k, Busturian 95ek, Andoainen 100ek eta Anoetan 82k.

Presoen aldeko brindisak ere ugariak izan dira; Arrasaten 400 lagunek urarekin egin zuten topa. Irunen 150 izan ziren, Donostiako Antigua auzoan 70, Grosen 90, Eibarren 80, Mutrikun 125, Soraluzen 100 eta Deban 55 bildu ziren.

Otsandioko 45 bizilagun Arangio mendira igo ziren goizean, eta arratsaldean 60 lagunek elkarretaratzea egin zuten. Atzo ere presoen aldeko elkarretaratzeak izan ziren; haien adibide, Zaldibiakoa (20) eta Astigarragakoa (18).

Askatasunak joan den urrian abiatutako ekimen ibiltariak ere ez du atsedenik izan, eta Urola Kostatik Uribe Kostara igaro da. Azpeitian 200 lagun bildu ziren aste osoko gose-grebari amaiera eman zion mobilizazio eta ekitaldian. Leioan, berriz, igandean 20 pertsona bildu ziren goizean, eta arratsaldean 60 lagunek ur brindisa egin zuten. Atzo, berriz, 117 lagun batu ziren Berangoko elkarretaratzean.

Bestetik, Alcala Mecoko espetxean baraua eta itxialdia egin dute bertan dauden euskal preso politikoek, 31 eta 1a artean. Salbuespen egoerak gogor salatu eta Iñaki De Juana preso politikoa berehala aske utz dezatela exijitu dute ekimen horren bidez.

Askatasunaren aburuz, baldintza demokratikoen orubea eraikitzeko borroka da amnistiarena. Errepresioaren aurkako antolakundeak uste du borroka horrek Euskal Herriari behin betiko demokrazia eta askatasuna ekarriko diola, eta horregatik, amnistia autodeterminazio eskubidearekin loturik ulertzen duela azaldu du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Consiguen llegar al núcleo de la explosión sin encontrar a los dos desaparecidos
Kultura
Lacarra y Pierre bailaron el «Danubio Azul» ante millones de espectadores
Ekonomia
2006: ¿Un país en marcha? ¡Que lo paren!
Euskal Herria
Presoen alde topa egin dute ehunka euskal herritarrek
Mundua
Bulgaria y Rumanía ingresan en la UE y Eslovenia en el club del euro
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss