GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2007-01-28
Estatuko sekretuak azaltzea baimendu du Kirchner-ek
Argentinako funtzionario, militar eta poliziakideek ez dute aitzakiarik diktadura garaiko gertaerei buruz ez deklaratzeko. Ostiralean, Nestor Kirchner presidenteak Estatuko sekretuak azaltzeko baimena eman zien. Erabaki horrekin, giza eskubideen bortxaketen ikerkuntza eta egiaren bilaketa erraztu nahi dutela adierazi zuen Defentsa ministroak.

BUENOS AIRES

Lanean edo erretiraturik dauden funtzionario, militar eta poliziakideei Estatuko sekretuak azalarazteko baimena eman zien ostiralean Nestor Kirchnerpresidente argentinarrak. Sekretupean gordetako informazioa diktaduran gertaturiko hilketak, bahiketak, desagertzeak eta bestelakoak argitzen lagungarria izan daitekeelakoan hartu du erabaki hori Gobernuak.

Hala, ez dute aitzakiarik izango epaiketan edo eginbide judizialetan ez deklaratzeko. Orain artean, askok, Estatuko sekretuak agerian ipintzeko debekua aitzakiatzat harturik, ez zuten informaziorik ematen, eta epaileen lana oztopatzen saiatzen ziren. Joan den asteazkenean, adibidez, Alfredo Astiz militarra legedi horren babespean ipini zen Sergio Torres epaileari eginiko deklarazioan. Bi lekaide frantses bahitu eta hiltzeagatik ikertzen ari dira Astiz.

«Lege hori indargabetuta, Estatuko terrorismoaren eta giza eskubideen bortxaketen ikerketa eta egiaren bilaketa erraztuko dira», helarazi zuen Defentsa ministro Nilda Garrek. Bere hitzetan, erabaki «historikoa eta integrala» da. «Inpunitatearen kontrako borrokan Kirchner-en konpromiso sendoa agerian uzten du erabaki honek», nabarmendu zuen.

«Estatuko terrorismoa»rekin lotura edo zerikusia duten gertaera oro kontuan hartzen ditu ostiralean sinaturiko dekretuak. 2003an, 80ko hamarkadan onarturiko «barkamen legeak» indargabetu zituztenetik, mila auzi inguru zabaldu dira.

1976tik 1983. urtera iraun zuen diktaduran gertaturikoaz gain, aurretik izaniko bahiketak, hilketak eta desagertzeak ikertzeari ere ekin diote Argentinan, bereziki, Maria Estela Martinez de Peronen Gobernupean A Hirukoitzak eginikoak. Madrilen atxilotu ondoren, baldintzapean aske dago. Ostegunean, Auzitegi Nazional espainoleko epaile Juan del Olmok haren aurka bigarren estradizio eskaera dagoela jakinarazi zion. Aste honetan bertan, Eduardo Duhalde presidente ohiak elkartasuna eta laguntza juridikoa eskaini zion.



Fotea será extraditado a Argentina
GARA

MADRID

El ex policía argentino Juan Carlos Fotea será extraditado a Argentina. Así lo decidió el viernes el Consejo de Ministros del Gobierno español. Fotea fue detenido el 24 de noviembre en Madrid en relación con la detención, desaparición y tortura de 12 personas en 1977, entre ellas diez familiares de desaparecidos y dos religiosas francesas. También lo acusan de la muerte del escritor y militante de izquierda Rodolfo Walsh, cuyo cuerpo nunca ha aparecido.

Tras el golpe de Estado de 1976, entró en la clandestinidad debido a su militancia en la guerrilla de los Montoneros. El 25 de marzo de 1977 fue tiroteado en una calle de Buenos Aires. Un día antes, había publicado una carta abierta a la junta militar en la que denunciaba la vulneración de derechos. Su hija fue una de las abogadas que en 2002 propuso la derogación de las leyes de Punto Final.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
GARA refuerza su proyecto comunicativo
Jendartea
Unibertsitatea sortzeko bertze urrats bat egin du Nazio Eztabaida Guneak
Euskal Herria
Fallece la madre de Iñaki de Juana, que llevaba año y medio sin poder visitarle
Mundua
Los territorios ocupados palestinos siguen desangrándose en choques fraticidas
Kultura
Magia eta akrobaziak hitzaren alanbrean
Kultura
«Franz + Polina» lanari eman diote Urrezko Fipa
Euskal Herria
La propuesta de Uztaritze plantea una autonomía de base nacional
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss