GARA > Idatzia > Hemeroteka

ARGIA

Erasoaldi judizialaren indarra

Xabier Letona
Euskal Herria

Auzitegien erabakien menpe jarraitzen du euskal politikak eta, seguruenik, ez kasualitatez. Barajaseko atentatuaren ondorengo egunetan, PPk PSOEren Gobernuaren aurkako bere era- soaldi politiko gogorrenari ekin zion eta orain bere frente judiziala da mugitzen ari dena; Iñaki de Juanari buruz Auzitegi Nazionalak emandako ebazpena edo Ibarretxe lehendakaria auziperatzeko EAEko Auzitegi Gorenak emandako urratsa horren lekuko. Haika-Segi epaian Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia ere, bestalde, norabide berean dago.

De Juanaren kasua, beretzat propio -ad oc (sic) zigor zuzenbidea- eraikitako auziaren ondorio logikoa da. Logikoa, mendekuaren eta zigorraren ikuspegitik aztertua, jakina (...).

Ibarretxe eta Batasuna auzian ere berdintsu gertatzen da. Batasunarekiko elkarrizketa saioak kriminalizatzean, elkarrizketa bidezko irtenbidea oztopatu nahi da. Alderdien Legearen bidea da. Baina kasu ho- netan, gainera, Eusko Jaurlaritzaren -eta Atutxa auziarekin Eusko Legebiltzarraren- menpekotasuna islatu gura da; EAEko burujabetzaren isla diren aginte organu gorenen menpekotasuna hain zuzen.

(...) Baina ezin da erru eta inpultso politiko osoa PPren esku utzi, PSOEk ere badu bere erantzukizuna eta: lehena, Alderdien Legea bultzatu eta onartu izana; bigarrena, Gobernura iritsi zenetik berau ezabatu edo arintzeko inongo lege keinurik egin ez izana. Eta, jakina, T-4koaren ondoren, ez da halakoetarako sasoirik. Azenarioarena baino, makilaren garaia da, baina Garzonek ezker abertzalearen jarduerari buruz ekarritako azken autoak badu azenario itxurarik.

Irlandako ispiluan begiratu behar ei da noizean behin eta hango gertakariek ematen dute horretarako aukerarik. Sinn Feinek Ipar Irlandako polizi eta judizial egiturak onartzea erabaki berri du, bere enegarren pausoan. Eskatzen zaizkion guztiak onartzen ari da aspalditik bata bestearen atzean, baina bere izaera makurtu barik.

Azken finean, arrakastaz egindako bake prozesu baten ondorioak dira, eta horietako bat da bertako egitura autonomikoan gaur egun Irlandako iparraldean dituzten baldintza politikoekin parte hartzea onartzea. Bake prozesuan adostutakoaren arabera, egun britainiar soberaniapean diren lau konterri irlandarrek beren estatus juridiko-politikoa aldatu ahal izango dute, herrita-rren gehiengoak hala erabakitzen badu.

Une honetan boluntarismoa izan liteke Euskal Herriko bake prozesua bizirik dagoela pentsatu nahi izatea, baina aurrera begira Irlandako ispiluak argi dio non den gako nagusia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo