GARA > Idatzia > Futbola

ALAVES

Toni Moral entrenatu zen, Angelek arazoak ditu iztarrean

J.O. | GASTEIZ

 

Alavesek igandeko partida ateak itxita prestatzen jarraitzen du. Hori bai, atzo jakin zenez, Toni Moralek ez du inolako arazorik izango Vecindarioren aurka jokatzeko. Kataluniarrak kolpe gogorra jaso zuen larunbatean buruan Valdebebasen, eta une batez oroimena galdu bazuen ere, atzo egindako eskanerrak arazorik ez duela azaldu zuen. Ondorioz, gainontzeko taldekideekin entrenatu zen.

Horrenbestez, Angel da arazo fisikoak dituen Alaveseko jokalari bakarra. Atzelariak gainkarga du ezker izterrean eta atzo tratamendua jaso zuen. Gaur gainontzekoekin aritzeko moduan izango dela espero dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo