GARA > Idatzia > Euskal Herria

Tortura salaketak berretsi dituzte Legarrak eta Zenigaonaindiak

GARA 

Iker Legarrak eta Mikel Zenigaonaindiak Bilboko epaitegietan deklaratu zuten atzo, 2005eko maiatzean jarri zuten tortura salaketa berreste aldera.

Bi gazte aulestiarrak 2005eko martxoaren 23an atxilotu zituen Guardia Zibilak Ermuan, A-8 autopistako ordainlekuan. Autoan «Zutabe» buletinaren hainbat ale izatea egotzi zieten. Bost egunez inkomunikatuta izan ziren Legarra eta Zenigaonaindia. Inkomunikazioa amaitutakoan torturak jasan zituztela salatu zuten.

Gainera, torturapean egindako deklarazioen ostean, horietan oinarritutako hainbat atxiloketa egin zituen Guardia Zibilak. Horien artean dago datorren hilaren batean epaituko duten Eneko Ostolaza markinarrarena. Legarra eta Zenigaonaindia 2006ko martxoan geratu ziren aske.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo