GARA > Idatzia > Kultura

Bihotz Bakartien Klubak jantzi du katamaloa

«Arrakalak» ikuskizunean egin zuen bezala, poemak kantu bihurtu ditu BBK literatur klubak, eta «Katamalo» izendatu du egitasmo berria. Aurpegia itxuraldatzeko, ez garena legez agertzeko erabiltzen dena da katamaloa, askok eta askok inauterietan ez ezik urtean zehar ere eramaten duena. Bere buruari ere barre egingo omen dion ikuskizunean hamar poema musikatu dituzte. Gotzon Barandiaran eta Maialen Lujanbio arduratu dira testuez eta Gorka Urbizu (Berri Txarrak taldeko gitarra-jotzaile eta abeslaria), Nerea Urbizu teklatu-jotzailea, Alex Arregi kantari eta gitarra-jotzailea, Aintzina Lekue biolin-jotzailea eta Gorka Mugarza eskusoinu jotzailea musikaz. Bihar, Gasteizko Vital Kutxa aretoan, 20.00etan, eta etzi, Donostiako Kursaalen, 20.30ean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo