GARA > Idatzia > Kultura

Nafar taldeak Asia eta Europako zenbait herritan barrena bira egingo du

Berri Txarrak taldeak nazioarteko bira egingo du martxotik aurrera. Guztira, 30 kontzertutik gora egingo ditu hirukoak, aretoetan eta jaialdietan. Hartara, apirilaren 20an Berlinen joko dute, Move Against G8 jaialdi erraldoian. Biraren lehenengo atalean Japonian eta Taiwanen arituko dira, eta horren ostean, Europara itzuliko dira; hemengo kontzertu gehienak Alemanian eta Irlandan egingo dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo