GARA > Idatzia > Euskal Herria

Administrazioan euskara normalizatzeko plan bat burutzeko txostena aurkeztu du LABek

Jasone MITXELTORENA |

LAB sindikatuak Nafarroako Gobernuko administrazioan euskararen erabilera sustatzeko proposamena aurkeztu zuen atzo. Gainerako sindikatu eta eragileen babesa jasotzeko asmoz, proposamen irekia dela azaldu zuten, eta indarrak biltzeko asmoa dutela administrazioan aurkeztu ahal izateko.

Euskararen normalizazioa, eta, beraz, Nafarroako gizarte elebidunari euskaraz erantzuteko plan baten beharra nabarmendu zuen sindikatuak, horretarako baliabide nahiko daudela eta erraz gauzatzekoa dela esan zuten. Izan ere, euskaldunak diren funtzionarioen kopurua goruntz omen doa. Beren proposamenaren arrazoia, egun «euskarazko zerbitzuak eskaintzen ez dituen administrazio bat» ez dagoela da, eta borondatea izan arren, ez dela egitasmo zehatzik sortu. Gobernuari «proposamenean zehazten diren neurriak indarrean jartzeko Normalizazio Plan bat bere gain hartzea» eskatzen zaio. Neurri horiek administrazioko departamentu eta zerbitzu guztietan eragin beharko dutela adierazi zuten, Osasunbidetik Foru Poliziaraino.

Euskararen Legea eta Foru Dekretua normalizazioa xede duen araudiaz ordezkatzea ere eskatzen dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo