GARA > Idatzia > Gutunak

Pilutxi Ansotegui Argantzun

Araba Euskaraz non eta Trebiņun

Aurtengo Araba Euskaraz ez da edonon izango; Trebiñun izango da, Argantzunen, hain zuzen. Herri txiki batean ikastola txiki bat sortu dugu. 39 ume daude, eta haien gurasoak eta irakasleak jaia antolatzen gabiltza. Ez da lan makala guretzat, ahalegin asko behar da, baina ilusioz eta daukagun indar guztia jarriz gure ametsa betetzea lortuko dugu. Gure ustez ez da txikekeria, herriarentzako eta bihotzarentzako proiektu garrantzitsuena baizik.

Oztopoen gainetik egin eta egingo dugu. Gaztela eta Leongo administrazioek ez digute laguntzarik ematen, ezta emango ere; Eusko Jaularitza ere ez da bustitzen beharko lukeen bezala. Nire ustez, Eusko Jaularitzak Argantzun Ikastola hezkuntzaren sarean sartu behar du. Bada garaia argazki gutxiago eta konpromiso sendoagoa hartzeko. Hori da gure politikoei eskatzen dieguna.

Horregatik, zure laguntza ezinbestekoa da, ekainaren 17an Euskal Herri osoak Argantzunen egon behar du egoera salatzeko eta ikastolari laguntzeko. Trebiñu ere Euskal Herria dela uste baduzu, Araba Euskaraz-era etorri!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo