GARA > Idatzia > Euskal Herria

KRONIKA Urteurrena Zizur Nagusian

Esparru gaztetxeko dinamika herrira zabaldu dute bigarren urteurrenean

sparru izeneko gaztetxeak bi urte bete berri ditu, eta hori ospatzeko egun osoko besta antolatu zuten Zizur Nagusian. Beren asmoa, Gaztetxeko dinamika ezagutaraztea eta zabaltzea izan zen, eta horretarako, ekitaldiak herri osoan zehar egin ziren. Eguraldia lagun, giro ezin hobean joan zen besta eguna, eta halaxe izan omen da urte osoan ere. E

p024_f02.jpg

Jasone MITXELTORENA

Bi urte pasatu dira Zizurko hainbat gazte berentzako leku bat prestatzen hasi zirenetik. Gaur egun Esparru gaztetxea egonkortuta dago, eta hasierako lagun-talde haren ordez, herriko bertze hainbat koadrila ere ibiltzen dira bertan. Hori ospatzeko, lehen urteurrenean bezala, besta egin zuten joan den larunbatean, baina aurtengoak parte hartze handiagoa izan du. Goizetik hasi zen besta, 10.30ean bota zuten txupinazoarekin. Besta hasierara 40-50 gazte agertu omen ziren, eta ondotik herri kiroletan parte hartu zuten. Euria ari zuela-eta, Erreniega Ikastetxeko patioan egin zituzten herri kirolak, eta 13.00etan break dance erakustaldia izan zen. Zizurko bi lagun horretan iaioak dira, eta gaztetxeko bestara gonbidatuzituzten. Izan ere, gaztetxeko kide Oroitz Zabalak azaldu zuenez, herriko artista sortzaileak bultzatzen saiatzen dira, helburu hori beren dinamikaren bar- nean sartzen baita.

Eguerdian, bazkaria antolatu zuten ikastetxean, eta hagitz arrakastatsua izan zen: 150 lagun bildu ziren. Zizurko gazte eta helduez gainera, Iruñerriko bertze lekuetatik ere hurbildu zen jendea. Bazkalondoan jendea patxadan eserita bazegoen ere, laster animatu ziren, Bolando Voys taldeak egundoko indarra eta erritmoa erakutsi zituen-eta. Bi kantari-dantzari, gitarra bat eta kaxoi flamenkoa bertzerik ez zuten behar izan talde ezagunen kantak jo eta bertze hainbertze modu umoretsuan bertsionatzeko. Dantzarako gogoaz gain, irri ederrak atera ahal izan zituzten bazkaltzera joandakoek talde berezi horrek sortutako emanaldiarekin. Ikuskizuna ere eskaintzen zuten, antzezlari apartak izanik, kanten interpretazioa eta guzti egiteko gai baitira Bolando Voys-ekoak. Rumbak, hip hopa, Nafar roako jotak... Denetarik eskaini zuten nahasketa dotorean. Haurretatik hasi, eta helduetaraino, hainbat lagun animatu ziren haiekin dantza egitera.

Eguna aitzinera zihoan, eta 18.00etan kalejira bat antolatuta zegoen. Herri osoan barna ibili ziren geldialdiak egiten, eta horietarako antzezlanak prestatu zituzten. Gaztetxean urtean lantzen diren gaietan oinarritutako hainbat ikuskizun ematekoak ziren, horien artean, errespetua, parte-hartzea eta borroka bezalako gaiak. Modu horretan herritarrek beren dinamika ezagutzea zuen helburu kalejira horrek.

herriari egindako ekarpena

Momentuz, bizilagunak gustura daudela eta geroz eta koadrila gehiagok parte hartzen dutela dute euren alde. Zabala kontent agertu zen bi urte bete eta aurrera doazelako. Denbora horretan egonkortzen joan dira, eta herriari ekarpenak egin dizkiote: Inauteriak, Olentzeroa, Donibane gaua eta bertzelako bestak antolatu dituzte herritarrentzat, eta balorazio positiboa egiten dute. Horrez gainera, ia arazorik izan ez dutela kontatu zuten. Izandako bakarra, gaztetxearen paretetan agerturiko margoketak izan ziren. Iduri duenez, zeinu faxistak zituzten margo horiek, eta ezusteko ezatsegina izan bazen ere, beti erantzun dutela azaldu zuen Zabalak.

Bestako egitarauarekin jarraituta, kalejiraren ondotik ekitaldia egitekoa zen Gaztetxean, eta 21.30etik aitzinera, kontzertuak antolatu zituzten Zizurko taldeekin, artista sortzaileak ezagutarazi eta bultzatzeko dinamikarekin segituta. Triphasik taldea da horietako bat, funky eta rumba estiloak uztartu eta musika berezia eskaintzen duena. Bertze bat Granero Distorsion da, rock-a egiten dute horiek. Hip hop- ean abilak diren hainbat gazte ere badira Zizurren, eta horietako hamar elkartu nahi izan zituzten ekitaldira gonbidatuta. Amaitzeko, Don Jon eta Eder DJak aritu ziren.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo