GARA > Idatzia > Txirrindularitza

Itzulia | Covadongako Antzirak

Efimkin gailendu da, Menchovek eta Sastrek urratsa eman dute

Rabobank taldekoak eta CSCkoak beste aurkariak baino gehiago direla erakutsi zuten eta atzean utzi zituzten Evans, Pereiro, Gomez Marchante eta Samuel Sanchez. Etapa eta urrea, berriz, Caisseko errusiarrak poltsikoratu zituen igoera ederra egin ostean.

p042_f01_199x128.jpg

Unai IRARAGORRI | BILBO

Vigoko irteeran, Denis Menchov eta Carlos Sastre ziren hautagai nagusiak Espaniako Itzulia erdiesteko eta horrela frogatu zuten atzo bi horiek. Edonola ere, Caisse d'Epargne taldeko Vladimir Efimkin nagusitu zen Covandogako Antziretan eta lidertza eskuratu zuen Asturiasen laino artean. Euskaltel-Euskadiko Samuel Sanchez ongi aritu zen, Igor Anton lagunduta.

Espero zen baino lehen jo zuen erasoa Sastrek, helmugatik zortzi kilometrotara, eta Menchovek eta Piepolik besterik ezin izan zuten CSC taldekoaren gurpila hartu. Hiru horiek izan ziren indartsuenak igoeran; italiarrak ez du xedetzat itzulia eta saioak ihes egin zion, Efimkin gailendu baitzen. Ihes eginda ibili zen errusiarra eta ezin hobeto igo zen, minutu eskas bat bakarrik galdu baitzuen igoeran.

Sailkapen nagusiari begira, Menchovek eta Sastrek jauzi nabarmena eman zuten. Errusiarrak eta espainiarrak besteak baino gehiago direla agerian utzi zuten. Rabobank taldekoak lasterketa irabazi zuen orain dela bi urte eta atzo ezin hobeto aritu zen Covadongako aldapetan. Gainera, erlojupekoetan ez da makala.

Sastrek ere jauzia eman zuen podiuma zapaltzeko. Izan ere, ausardiaz lehiatu zen. Cuesta taldekideak erritmoa bizitu zuen eta Sastrek erantzun zuzena eman zuen. Multzoa apurtu zuen erabat. Gero, Valdeverdek eta Sorensenek lagundu zuten.

Hain zuzen, Sastrek eta Menchovek alde politak lortu zituzten gainean. Ustekabea Devolderrek eman zuen, oso ondo aprobetxatu zuen eguneko ihesaldia; Evansek dena eman zuen eta hogeita bat segundotara helmugaratu zen -australiarrak erlojupekoa du alde-; Pereiro ere ongi aritu zen; Gomez Marchantek, berriz, denbora gehiegi galdu zuen igotzailea baita; azkenik, Cunegok 18 minutu utzi zituen errepidean. Euskaltel-Euskadi taldeari dagokionez, Samuelek hasi baino hobeto amaitu zuen lana. Atzetik hasita, aurrera egin zuen azken kilometroetan. Horregatik, podiuma gertu du oraindik, beti ere gora egiten baldin badu, espero den bezalaxe. Euskaltelen, Anton gaztea berpiztu zen eta Samuelen alboan izan zen. Galdakako aurreneko euskalduna da.

Ihesaldi erraldoia protagonista izan zen eta hasieratik 35 bat txirrindularik hanka egin zuten, Zandio, Txente Garcia, Galparsoro, Landaluze, Alan Perez, Egoi Martinez, Bingen Fernandez eta Garate euskaldunak tartean. Dena dela, indartsuena Efimkin izan zen eta Caisse d'Epargne taldeak denboraldiko 29. garaipena lortu zuen.

Unzue: «Evans es el líder teórico»

En la meta, Unzue, director del Caisse d'Epargne, alababa las cualidadades de Efimkin. «Ha tenido una gran oportunidad y la ha aprovechado. Una vez más ha dejado muestras de su calidad: ha empezado la subida con 2.10 y sólo ha perdido un minuto». «Es una victoria importante porque es la etapa emblemática de la Vuelta y nos da tranquilidad», apostilló. En cuanto a las posibilidades de su pupilo en la general es «realista» y le descartó para el oro.

Su líder es Pereiro. «Espero que sea capaz de recuperar parte del tiempo perdido en la crono de Zaragoza y meterse en carrera con Sastre y Menchov», dijo respecto al gallego. «Son los favoritos, y no nos olvidemos de Evans que creo que a día de hoy es el líder teórico porque es el más fuerte en la contrarreloj». En su opinión, la ronda se decidirá pronto. «No me cabe duda de que de la etapa de Andorra -la décima- saldrá de amarillo el hombre más fuerte, seguro, aunque hay que llegar a Madrid», apuntó.

Por otra parte, Zubeldia se mostraba «contento» por haber «podido salvar el día». «Al principio he sufrido bastante, pero no tengo ningún hueso roto y todavía puedo tener qué decir», aseguró.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo