GARA > Idatzia > Ikusmira

Putinek Gobernuan eginiko aldaketak ez du Errusiako hautes-agertokia ezertan ere aldatu

Errusiak oso une erabakigarriak izango ditu datozen hilabeteotan. Abenduan Parlamenturako hauteskundeak egingo dituzte, eta datorren urteko martxoan, berriz, presidentzialak. Errusiako Konstituzioaren arabera, Vladimir Putinek ezin du berriro kargurako hautesle izan (bi legislatura baino gehiago ezin ditu bete); hortaz, espekulazioak zabaldu dira. Baina atzo Putinek eginiko mugimenduek guztiak sorpresaz harrapatu zituzten. Ezezagun bat proposatu du lehen ministroa izateko, eta badirudi horrekin denbora irabazi nahi duela, eta batez ere hauteskundeetarako bere kartak ezkutatzen jarraitu nahi duela.

Putinek jaurtitako «bonba» informatiboa ez da Errusiako Armadak aurkeztutako lehergailua bezain hilgarria, noski, baina garrantzitsua da etorkizunean «Bonba guztien aita» bezala aurkeztu dutena nola eta zertan erabiliko duten jakiteko. Vladimir Putinek bere neurrira jarritako ordezkoa ateratzen bada datozen hauteskundeetan, oso litekeena da bonba hori mehatxu izatetik arrisku erreala izatera pasatzea. Izan ere, Amerikako Estatu Batuek Vietnamen erabilitako teknologia, antza, Errusiak Txetxenian eta Afganistanen erabili ohi du jada.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo