ITZULIA 15. etapa
Samuelek jaitsiera ikaragarri batekin lortu du lehen garaipena
Monachileko garaieran erabaki zuten atzoko etapa. Izan ere, asturiarrak Beltran harrapatu zuen jaitsieran eta helmugako esprintean irabazi zion. Sailkapen nagusian, berriz, ez da aldaketa nabarmenik egon eta Denis Menchov (Rabobank) lider jarraitzen du.
Imanol CARRILLO | DONOSTIA
Aurtengo Itzuliko lehen garaipena eraman zuen atzokoan Euskaltel-Euskadik Samuel Sanchezi esker. Granadako helmugan esprintean irabazi zuen asturiarrak Manuel Beltranen aurretik.
Garaipen txukuna eta landua lortu zuen Samuel Sanchez asturiarrak. Helmugarako 20 kilometroren faltan erabaki zen etapa, Monachileko garaieran alegia. Bertan, Manuel Beltranek abantaila handia lortu zuen, baina Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak oso ondo prestatu zuen aurtengo Itzulia eta jaitsiera suizida baten bidez, ez zuen aukera pasatzen utzi. Hala, Granadako helmugan Sanchez Beltran baino azkarragoa izan zen eta esprintean eraman zuen garaipena.
Euskaltel-Euskadiko txirrindularia oso pozik agertu zen etapa ondoren eta bere sentipena erakutsi zuen: «Bukaera ikusgarriak izaten dira horrelako etapetan. Monachileko garaieran egin dut eraso. Indarra gorde dut, Beltran harrapatu eta esprintean amaitzea lortu dut».
Andaluziarra, berriz, ezin izan zuen etxean garaipena lortu, baina Samuelez eta bere taldeaz pozten zen. «Inoiz ez nuen hainbeste pentsatu etapa honekin. Samuelengatik pozten naiz oso pertsona ona delako. Hala ere, pozik egon behar gara taldeak egindako lanarekin. Oso ondo ari dira lan egiten», azpimarratu zuen.
Haurrari eskaini
Samuel Sanchezek martxoan edukiko duen haurrari eskaini nahi izan zion garaipena helmugan eginiko keinu batekin.
Beste alde batetik, atzoko bitxikeria garaileak berak eman zuen. Jaitsieran, Beltran harrapatu egin zuenean, lepoan zeraman marrazo-tigrearen zinginarria hautsi egin zitzaion, baina ez zen eragozpenik izan Granadako helmugan esprintean irabazteko.
Euskaltel-Euskadiko beste txirrindulari bat, Igor Anton, laugarren izan zen helmugan, 24 segundora. Denis Menchov, bere aldetik, 41 segundora iritsi zen eta buru jarraitzen du oraindik. Sailkapen nagusiak ez du aldaketarik izan.
Gaur Itzuliko bigarren atseden eguna izango da txirrindularientzat. Hala, bihar bueltatuko dira lanera Puertollanon amaituko den jardunaldian.
Samuel Sánchez, de Euskaltel-Euskadi, alabó ayer, después de la victoria, el «fenomenal trabajo» que habían realizado todos sus compañeros antes de iniciar el ascenso al alto de Monachil y afirmó que con su victoria les había «devuelto el favor».
«Mis compañeros se han reventado desde el primero hasta el último durante toda la etapa y han tirado a tope hasta el pie a Monachil y les he devuelto el favor, porque gran parte de mi triunfo es de los otros ocho», dijo.
En su opinión, ahora que es quinto, será complicado hacerse un hueco entre los cuatro primeros porque «no ha flaqueado ninguno, por eso vamos a aguantar donde estamos y si podemos mejorar un poco, pues mejor».