GARA > Idatzia > Gutunak

Iñigo Garitano Bergara

Kilometroak 07: aukera ugari

Oso gutxi falta da Kilometroak 07 jaia ospatzeko Bergaran. Dena gertu daukagu herrian ikastolaren aldeko festan nahi duten guztiek parte hartzeko. Horretarako lan egin dute urte osoan Aranzadi ikastolako guraso, irakasle eta ikasleek baita, modu batera edo bestera, ikastolari euren laguntza eman nahi izan dioten herritar ugarik ere. Guztien nahia da herritik eta herritarrentzat sortutako hezkuntza proiektuari laguntza eta babesa ematea. Guztien nahia da ere ospakizuna jai giroan egitea, bai bertakoek bai kanpotik etorriko direnek egun ona pasatzea, eta horretarako prest daude ibilbidean zehar ikuskizun eta emanaldi ugari, guztien gozamenerako. Ikastolen historia txikian zehar, jaiek beti izan dituzte gizartearen babesa, erreibindikazio kutsua eta inondik inora jai batean falta ezin dena: umore ona, lagunarteko giroa eta ondo pasatzeko gogoa.

Aukera polita dauka Aranzadi ikastolak bere proiektua aurrera eramateko. Aukera ezin hobea, halaber, bergararrontzat, herria kanpokoei erakusteko. Eta aukera paregabea Euskal Herriko herritar ororentzat, ikastolarekin bat egiteko eta primerako eguna pasatzeko. Argi daukagu!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo