GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

«Izenez askok ezagutzen duen maletilla bat naiz»

 
Xabier Silveira
Gatillero

Zezena daramate hiltzera Madrilera. Zenbat zezen beharko ote dira?

Auskalo oraingoan zenbat izango diren! Dena den, zezen hau ezingo dute inoiz hil, eta badakite.

Zer egingo zenuke lo dagoen herria esnatzeko?

Ni, normalean, zarata hots handiak esnatzen nau, eta ohartu naiz, askotan, niri gertatzen zaidana gertatzen zaiola herri honi.

Toreatua izateko edo toreatzeko zara zu hobea?

Hori aurrekoa zezena edo toreroa izatearen arabera doa.

Zezena denean, toreatua izaten ona naiz, toreroa denean, toreatzea nahi gabe ateratzen zait.

Askotan ikusi al duzu gertu toreroaren estokea?

Badut bizkarrean orbain bat edo beste, erahil ditudan torero adina orbain, esango nuke nik. Ehiztari asko ehizatua naiz.

Horrelakoetan hazi edo kikildu egiten zara?

Kikildu edo hazi? Hori beste batzutan gertatzen zait.

Nork toreatzea gustatuko litzaizuke?

Asko haziarazten nauen norbaitek.

Isatsarekin nori emango zenioke astindu txiki bat?

Galdera hau zer da, Zaharrak Berri Xou-ren luzapen bat?

Abiada biziko zezena edo adarkada zorrotzekoa zara?

Aizu, hau aldizkari porno batean argitaratzekoa da, ala?

Eta ikuiluan lasai-lasai zaudenean, zertan pentsatzen duzu?

Hara, bada, aurreko galderen gainean.

Geratzen al zaizu berriz maletillen aurrean jartzeko gogorik?

Maletillen artean bizi naiz, izenez askok ezagutzen duten maletilla bat naiz. Banekien nahi izandakoa, egitan nahi izanez gero, lortzen ahal dela. Eta jakiten jarraitzen dut, hori da alde bakarra.

Amagoia MUJIKA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo