GARA > Idatzia > Euskal Herria

IKEAk EHNA erabiltzea ukatzen duela salatu du Bai Euskal Herriari-k urteroko jardunaldian

p024_f02.jpg

GARA |

Urtero gabonen bezperetan egin duen EHNA Erabili Eguna ekimenaren baitan, Barakaldoko IKEA enpresak Euskal Herriko Nortasun Agiria ukatzen duela salatu zuen atzo Bai Euskal Herriari ekimenak. Era berean, hurrengo larunbatean euskal selekzioen alde Bilbon egingo den manifestaziora deitzeko baliatu zuten atzoko ekimena.

Gobernu espainolak eta frantsesak euskal nortasuna ukatzen dutela oinarri hartuta, eta «egungo instituzioek» ildo berean sakontzen dutela gaineratuz, Bai Euskal Herriari herri ekimenak urteak daramatza EHNAren (Euskal Herriko Nortasun Agiria) erabilpena sustatzen eta era berean, euskal herritarrek aurkitzen dituzten oztopoak salatzen.

Hala, EHNA Erabili Eguna izenpean, urte barruan hainbat ekimen egiten dira EHNA errefusatzen duten saltoki eta enpresen aurrean protesta eginez. Atzo Barakaldoko IKEA saltokira eraman zuten protesta, bertan elkarretaratzea eginik.

Euskotren, FNAC, IKEA...

Baina ez da bakarra. EuskoTreneko batzorde iraunkorrak -ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESKk osatzen dute- 2006an EHNA onartzea ebatzi bazuen ere, Lakuak oraindik ukatu egiten du.

Mediamark enpresak Donostian eta Gasteizen onartzen duen arren, Iruñean, orain, ukatu egiten du. «Gu ez gara tontoak», erantzun dio ekimenak, bere propagandaren leloa hartuz. FNAC multinazionalak ukatu egiten du saltoki guztietan eta IKEAk, Euskal Herrian soilik. Izan ere, Estatu frantseseko salgune guztietan EHNA onartzen dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo