Binakako Txapelketa
Ordezko pilotarien errotazioak asteburuan jarraituko du
Oier Zearrari eskuko kailua ireki egin zaio eta haren lekua Oier Mendizabal hernaniarrak beteko du. Iñaki Otxandorena jokatzeko moduan dago atzoko azken probaren arabera. Abel Barriolak gaur erabakiko du.
Asier AIESTARAN | DONOSTIA
Aurtengo Binakako Txapelketa bereziki gogorra ari da izaten pilotarientzat. Hala erakusten dute, behintzat, lehenengo bi jardunaldietan izandako aldaketa ugariek eta hirugarrenerako ere aurreikusten direnek. Asteartean jakin genuen Ruben Belokik ezin izango zuela bihar Mungian jokatu eta bere lekua Iñaki Otxandorenak beteko zuela. Baina azken hau ere eskuetatik justu antzean dabil, eta atzo arratsaldean proba bat egin zuen jokatu edo ez erabakitzeko. Azkenean baiezkoa eman du.
Baina aldaketak ez dira hor amaituko. Oier Zearrari ere eskuko kailua ireki egin zaio, eta Galdakaoko atzelaria ere ezingo da asteburuan zuriz jantzi. Oier Mendizabal hernaniarra izango da haren ordez arituko dena Labriten, larunbateko partidan. Aimar Olaizolarekin osatuko du bikotea Eugi eta Lasa III.aren aurka jokatzeko. Buruz Buruko Txapeldunak hirugarren atzelaria izango du hiru jardunalditan, marka da gero!
Kolokan dagoen hirugarren pilotaria, atzelaria hau ere, Abel Barriola da. Aurreko larunbatean gihar bikian arazoak zituela amaitu zuen, eta berak ere atzo arratsaldean erabaki nahi zuen bihar jokatzeko moduan egongo den ala ez. Leitzakoak arazo muskularrak gainditu omen ditu, baina egunotan pasatu duen gripeak nahiko jota utzi du, eta gehixeago itxarongo du. Gaur eguerdian egingo du proba berri bat, eta orduan erabakiko du jokatzeko moduan dagoen ala ez.
Astelehenean Tolosan jokatzeko arazorik izango ez duena, hasiera batean behintzat, Xala izango da. Lekuineko aurrelariak azken orduan huts egin zuen aurreko igandean, Eibarren, lepoko minak behartuta. Lapurtarraren tokia Capellanek hartu zuen, baina partidan sartzea asko kostatu zitzaion. Puntu bakarra dutela kontuan hartuta, garrantzitsua izango da Aspeko bikotearentzat Xala berriz ere lehiaketan sartzea.
Egoera bitxiak
Lehiaketan izan diren aldaketek argi erakusten dute txapelketa hasierak ez duela espero zitekeenarekin zerikusi handirik izan. Irujoren ebakuntzak Patxi Eugiri eman dio lehian sartzeko aukera, eta hasieran faboritoen artean zegoen bikote bat, Irujo-Lasa III, ia aukerarik gabe gera daiteke asteburu honetan.
Egoera kuriosoak ere suertatzen dira. Otxandorenak, esaterako, ia titular askok baino partida gehiago jokatzeko bidea darama: asteburu honetakoarekin hirutik hiru eta bi bikote ezberdinekin jokatuz. Eta, zer esan Aimar Olaizolaren kasu xelebreari buruz: lehen jardunaldian Otxandorena izan zuen lagun, bigarrenean Zearra eta hirugarrenean Mendizabal II.a.
Badirudi honek amaierarik ez duela. Asteburu honetan ere, bi partidatan gutxienez, eta hirutan beharbada, ordezkoak sartu beharko dira.
Baiona (16.30)
Lambert-Lazkano / Ezkurra-Ducassou.
Galarreta (16.00)
Iribarren-Etxezabal / Ibarzabal-Gaztelu; Zeberio II-Ion / Iñigo-Lizaso; Altuna II-Etxeberria III / Juaristi-Urrutia; Agirresarobe-Auzmendi / Bitoria-Olazar.
Deportivo (17.00)
Garcia / Sebas; Fusto-Garma / Ziskar II-Lujan; Urkia-Eslava / Altadill-Beldarrain.
Antigua (18.30)
Txiki-Gabilondo / Goiko-Egoitz; Baez II-Irureta / Onsalo-Galarraga.
Mungia (17.30)
Uriarte-Galarza VI / Cabrerizo-Urberuaga; Olaizola I-Otxandorena / Gonzalez-Barriola.
Zornotza (20.30)
Agirre / Esain; Saralegi-Iza / Retegi Bi-Argote.
Con Oier Mendizabal como sustituto de Zearra, no hubo problemas en la elección del Labrit. Olaizola II y Mendizabal II se quedaron con dos cueros de 104,3 gramos y otro de 105,9. Eugi y Lasa III optaron por material un poquito más pesado: 106,3-105,7 y 104,5. Ambas parejas afrontan el choque sin ninguna victoria por ahora.
En la elección de Mungia la atracción estuvo en los dos zagueros. Otxandorena confirmó que jugará mañana. Barriola se recupera de una severa gripe y decidirá hoy. Olaizola I y Otxandorena se quedaron con tres pelotas de peso similar (dos de 104,4 gramos y otra más de 104,1) y Gonzalez-Barriola variaron más (103,8-105,6 y 106,6).