GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Ezpeletan jokatuko dute 640 kiloko bigarren jardunaldia

J.L. | DONOSTIA

Euskal Herriko sokatira Txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute 640 kilotan bihar Ezpeletan, 17.00etan hasita.

Bertan, Abadiño A eta B, Amaiur, Ñapurrak, Uztaritze eta Berriozarrek neurtuko dituzte indarrak. Lehen jardunaldian Abadiñoko lehen taldea izan zen nagusi, eta asteburu honetan ere beraiek aterako dira faborito.

Munduko Txapelketa

Datorren hilean Italian jokatuko da Munduko Txapelketa. Han, berriro ere, euskal taldeak izango dira, urte batzuk joan gabe egon ostean. Oraingo akordioaren arabera, klub mailan aritu ahal izango dute, eta Abadiño eta Ñapurrak taldeek jadanik baieztatu dute parte hartuko dutela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo