GARA > Idatzia > Ekonomia

Candy Hoover-eko langileek hitzarmen duinaren alde lanuztea egin dute berriz

GARA |

Bergarako Candy Hoover enpresako langileek zortzi orduko lanuztea egin zuten atzo enpresa hitzarmen duin baten alde. Urtarrilaren 9an ekin zioten mobilizazioei eta ordubeteko lanuztea egin zuten. Hurrengoa bi ordukoa izan zen eta hirugarrena, joan den 23an eginikoa, laukoa.

Lanuzte horiek, empresa hitzarmen duin baten alde ekiteko langileek hartutako dinamikaren barruan daude.

ESK, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek osatzen dute bertako batzordeak egindako eskaera da, KPIa gehi 2 puntuko soldata igoera onartzea. Enpresaren erantzunaren zain jarraitzen dutela gaineratu zuten.

Egoerak hobera egin ezean, eta konpontzen ez den bitartean, hemendik eta urte bukaeraraino mobilizazio gehiago izango direla iragarri dute langileen ordezkariek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo