GARA > Idatzia > Euskal Herria

«Estatuaren erreformaren» aldeko apustua egingo duela dio PNVk

EBB-ko lehendakari Iñigo Urkulluk alderdi jeltzaleak Estatu espainiarra «erreformatzearen» aldeko apustua egingo duela hauteskundeen ondoren esan zuen atzo eta «oinarri» bezala «Ibarretxe plana», Loiolako elkarrizketetan landutakoa eta lehendakariararen kontsulta proposamena erabiliko dituzte. Beren iritziz, une honetan eredu autonomikoa «krisian» dago eta horregatik, Senatua zein Auzitegi Konstituzionala berregituratzea ezinbestekoak dira.

p013_f02_250x104.jpg

GARA |

Martxoaren 9ko hauteskundeen ondoren PNV-k Estatu espainiarraren «erreforma» egin beharrra dagoela jarriko duela «mahai gainean» adierazi zuen atzo Iñigo Urkulluk. EBB-ko lehendakariak azaldu zuenaren arabera horretarako alderdi jeltzaleak erabiliko dituen «oinarriak» 2004an Gasteizko Parlamentuaaren gehiengoak babestu zuen EAE-ko Estatutu Politiko Berrirako proposamena, Loiolako santutegian Batasuna, PSE eta PNVko ordezkariek izandako elkarrizketetan «ia ia adostutakoa» eta datorren urrirako Juan Jose Ibarretxe lehendakariak iragarritako kontsulta izango direla esan zuen.

«PNV-k mahai gainean jarriko dituen oinarriak dira beharrezkoa baita akordio eta elkarrizketaren bitartez konponbidearen alde egitea, aukera guztiak onartzen dituen marko berri bat ezartzeko eta autogobernuaren garapenerako», azaldu zuen.

«Terrorismoaren erabilpena»

Azken egun hauetan ezker abertzaleak Loiolako elkarrizketetan zertaz hitzegin zuten eta zergatik bukatu ziren azaltzeko agerraldi ezberdinak egin ditu, Urkulluk ostera, «ETAk mahai gainean pistolak» jarri zituela eta PNVk «abertzale eta demokrata bezala» ez zuela onartu argudiatu zuen arrazoi bezala.

EBB-ko lehendakariak PSOErentzat berriz, hitz gogorrak izan zituen eta «terrorismoaren erabilpena» egotzi zion. Azaldu zuenez Zapateroren alderdia «soka sanitario» bat prestatzen ari da PPri orain dela lau urte gertatu zitzaiona martxoaren 11ko atentatuekin ekiditeko ETAk ekintzaren bat egiten badu. «Gobernu espainiarra eta PSOE terrorismoa erabiltzen ari dira komeni zaienaren arabera», esan zuen.

«Alderdien Legearen alde bozkatu zuten eta gero hauteskundeetan parte hartzen utzi dituzte, orain legez kanpo utzi nahi dituzten alderdiak estatutu berdinak dauzkatenean» adierazi zuen Urkulluk eta horregatik, PSOEk «zinismoarekin» jokatzen dutela kritikatu zuen.

EA ve obligatorio el diálogo entre Moncloa y ETA

Unai Ziarreta considera que «es una obligación, gane quien gane el sillón de la Moncloa, traer a este pueblo la paz» y sentarse a hablar con ETA «de cuestiones puramente técnicas». En una entrevista concedida a la Cadena SER, manifestó que «nosotros hemos defendido y hemos dado nuestro apoyo, como EA, a la resolución del Congreso que apostaba por una salida dialogada de la violencia».

El presidente de Eusko Alkartasuna prevé que, tras la sentencia condenatoria del «caso Atutxa», los siguientes pasos contra «la separación de poderes» serán el juicio contra Juan José Ibarretxe y una resolución «judicial o gubernativa» que impida la consulta anunciada por el lehendakari para el 25 de octubre.

En referencia al escenario electoral, subrayó «la complejidad» y apuntó que la Conferencia Episcopal Española ha irrumpido en campaña pidiendo el voto al PP, trayendo a la memoria «los tiempos predemocráticos, en los cuales la Conferencia Episcopal y los obispos, en general, llevaban bajo palio a toda la cúpula franquista». Sobre «el silencio» de los obispos vascos, aseguró que «la jerarquía vasca siempre habla con sentido y hablará cuando tenga que hablar».

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo