GARA > Idatzia > Euskal Herria

Erabakitzeko eskubideak «bakerako bidea» irekiko du Erabaki-ren ustez

Erabaki plataformak euskal gizarteak erabakitzeko duen eskubidea aldarrikatu zuen atzo, Kursaal Jauregian egindako ekitaldian. Gainera, praktika horrekin bakerako eta normalizazio politikorako «bidea irekiko» dela ziur daude plataformako bultzatzaileak. Ekitaldiak, herritarren presentzia eskasa izan zuen arren, EAJko, EAko, EBko eta Aralarreko politikari andana batu zituen. Denak agertu ziren erabakitzeko eskubidearen aldeko defendatzaile sutsu.

p016_f01_111x111.jpg

GARA |

Erabaki plataformak bere burua aurkeztu zuen atzo Donostiako Kursaal Jauregian, politikari ugariren eta herritar gutxiren parte hartzea izan zuen ekitaldi batean. Bakearen eta normalizazio politikoaren alde, euskal gizarteak erabakitzeko duen eskubidea aldarrikatu zuten bertan. Eskubide horren gauzatzea herritarrek beraiek egin behar dutela nabarmendu zuten plataformako bultzatzaileek. Horrela, gizartean omen dagoen «pasibitatea eta asebetea» ere gaindituko liratekeela uste dute eta, hala, «demokrazia herritarren ekimen publikoetan finkatzen» dela esan zuten.

«Erabaki nahi dugu eta erabaki egingo dugu». Horixe da Erabaki plataformako manifestuaren goiburua eta bertan per- tsonek eurei «eragiten dizkieten arazo nagusiei buruz galdetuak izateko eskubidea» dutela adierazten da eta, era berean, «herri guztiek etorkizunari buruzko erabakia era askean hartzeko eskubidea» dutela ere bai.

Paul Riosen ahotik

Paul Rios Lokarriko koordinatzaile orokorra izan zen atzokoan manifestua irakurri zuena eta bakea, «indarkeriari elkarrizketaren bitartez amaiera emanez eta ETAk borroka armatua bertan behera utziko duela garbi iragarrita» etorriko dela esan zuen. Gainera, bake egoera hori «giza duintasunean, oinarrizko eskubide demokratikoak errespetatzean, justizian eta pertsona guzti-guztien giza eskubideak defendatzean» oinarrituta egongo dela adierazi zuen.

Erabaki plataformak, normalizazio politikoan aurrera egiteko, erabaki ahal izatea eskatzen du; «errespetuan, aniztasunean eta askatasunean onarrituz» gehitu zuen. Era berean, normalizazio politikoa, Alderdien Legea «indargabetuz eta euskaldun guzti-guztiei eskubide politiko eta zibilak itzuliz» etorriko dela adie- razten du manifestuan.

Etorkizuna askatasunean aukeratzeko erabaki beharra dagoela defendatzen du agiriak, Riosek adierazi zuenez «inolako inposiziorik gabe, Estatu espainiarrarekin, Europako eta munduko gainerako herrialdeekin izan nahi ditugun harremanak zehaztuko dituen marko politikoa aukeratzeko».

Berrehun lagun inguru bildu zen Kursaalen, horietako asko politikariak. EAJtik adibidez, EBBko presidente Iñigo Urkullu, Lakuako bozeramaile Miren Azkarate, Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olano eta GBBko lehendakari Joseba Egibar egon ziren. EAtik, Lakuako Ingurumeneko sailburu Esther Larrañaga eta Nekane Alzelai parlamentaria bertan izan ziren, baita EBko Antton Karrera eta Mikel Izagirre ere. Aralarrek ere ez zion hutsik egin hitzorduari eta han izan zen Jon Abril koordinatzaileordea, baita Aintzane Ezenarro parlamentaria ere.

Aniztasuna helburu

Kultura, kirola, unibertsitate eta gizarte arloko 80 bat lagunek eratu eta joan den urtarrilaren 18an aurkeztu zuten Erabaki plataforma. Komunikabideen aurrean egindako agerraldian, Julio Ibarra kazetaria, Txaro Artega Emakundeko zuzendari ohia, Juan Maria Atutxa Sabino Arana Fundazioko presidentea, Josu Loroño kazetaria, Paul Rios Lokarriko idazkari nagusia eta Ramon Zallo EHUko irakaslea izan ziren, besteak beste.

Xabier Euskitze izan zen atzoko ekitaldiko aurkezlea eta plataforma honen xedea «pertsona gehiago eta aniztasun handiagoa» batzea dela eman zuen jakitera. Euskitzez gain, agertokian izan ziren Erabakitze Eskubidearen aldeko Plataformako eledun Monica Sabata eta Botere Judizialeko Kontseilu Orokorreko eta Kataluniako Azterketa Burujabeetako Elkarteko kide Alfons Lopez Tena. Azken horrek nabarmendu zuenez, «Europa, Estatu espainola, euskal Estatuta eta Estatu katalana maila berdinean egoteko lan egin behar da».

Nazioartea ere presente

Era berean, bideo emanaldien bidez Eskoziako alderdi abertzaleko kide den Keenneth Gibson eta Quebec-eko Unibertsitateko katedradun batek euren babesa helarazi zioten Erabaki plataformaren jarduerari.

Manifestuaren sinatzaileetako batzuek ere hitza hartu zuten. Atutxak adibidez, «euskal gizartearen nahia geldituko duen indar fisiko edota legerik ez» dagoela esan zuen; erabakitzeko eskubidea lortzeko «aurre egin behar dugu, eta ez gara makurtu behar» adierazi zuen.

Atutxarekin batera, Emakundeko zuzendari izan zen Txaro Arteaga, Amaia Zubiria abeslaria edota Pedro Ibarra EHUko katedraduna igo ziren agertokira, eta horiek guztiek erabakitze eskubidearen alde egin zuten euren adierazpenetan. Halaber, dei berezia egin zieten herritarrei eskubide horren aldeko lanean gogor jarduteko.

Plataforma aurkeztu zutenetik hona, mila atxikimendu inguru batu dituztela jakinarazi zuten atzoko ekitaldian. Sinatzaile horien artean, besteak beste, Zutik-eko kide den Joxe Iriarte, Bikila, Jon Azpillaga bertsolaria, Iosune Bereziartua eskalatzailea, Pantxo Carrere eta Peio Ospital abeslariak, Kiko Jauregi eta Loinaz Jauregi antzezleak, Euskaltel-Euskadi txirrindularitza taldeko manager orokorra den Miguel Madariaga, Juan Cruz Mendizabal apaiza edota Juantxo Villarreal eta Ander Vilariño kirolariak daudela zehaztu zuten.

PNV, Aralar y EB al unísono en pro del derecho a decidir

La gran asistencia de cargos políticos en la presentación de la plataforma provocó la atención de los medios de comunicación, que les preguntaron sobre esta iniciativa y sus reivindicaciones. En nombre del PNV, su presidente, Iñigo Urkullu, se dirigió a los periodistas para asegurar que con inciativas como la hoja de ruta anunciada por Ibarretxe, que incluye una consulta a la ciudadanía de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa, sólo se propone defender la «necesidad de un autogobierno basado en un marco de convivencia suficientemente consensuado y respaldado por una mayoría social». Aclaró, en respuesta a lo manifestado la víspera en el mismo Kursaal por José Luis Rodríguez Zapatero, que «en ninguna iniciativa presentada por el lehendakari se observa más que la voluntad política de un acuerdo político».

Antton Karrera (EB) defendió el derecho a decidir de la sociedad vasca, asegurando que supone la «expresión máxima de la democracia» y la «mejor vía» para resolver los problemas.

El vicecoordinador de Aralar, Jon Abril, afirmó que si se quiere llevar a la práctica el derecho a decidir es «necesaria la apuesta de los partidos políticos». No obstante, consideró que este trabajo «no es suficiente para movilizar a la sociedad vasca», por lo que destacó que son «imprescindibles» los movimientos sociales que «generen esa ilusión y difundan ese mensaje y esa necesidad de llegar a acuerdos para poder llevar a la práctica ese derecho a decidir». Abril apostó por un «movimiento plural» que defienda «dejar a este pueblo decidir qué futuro quiere y cómo vamos a hacer ese camino». GARA

Mila

Ekitaldian jakinarazi zuten Erabaki plataformak kaleratutako manifestuak mila atxikimendu inguru bildu dituela orain arte; besteak beste, Anjeles Iztueta, Begoña Errazti eta Xabier Arzalluz daude horien artean.

itziar aizpurua

Ezker abertzaleko militante historikoa «haserre» dago, bere izena sinatzaileen artean ikusi duelako. Komunikabide ugarik nabarmendu zuten Aizpurua sinatzaileen artean dagoela, baina GARAri azaldu zionez berak ez du atxikimendurik eman.

zapatero

EAJko presidente Iñigo Urkulluk Kursaalen egindako adierazpenetan, Zapaterok «adimen pobrezia» duela esan zuen, bezperan, herriari galdetzearen gainean, «banatzen duten proiektuak» onartuko ez dituela esan zuelako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo