GARA > Idatzia > Herri-kirolak

SOKATIRA

Abadiñoko lehen taldeak gertu dauka txapela

p049_f02_111x111.jpg

J.L. | DONOSTIA

Abadiñoko lehen taldeak esku-eskura dauka 600 kilotako txapela, bigarren jardunaldian ere nagusi izan baitziren, eta une honetan hiru puntu eta erdiko aldea kentzen dio sailkapenean bigarren dagoen Amaiurri.

Berdeek saioko tiraldi guztiak irabazi zituzten, eta lehen postuan amaitu zuten. Bigarren, Abadiñoko bigarren taldea geratu zen. Lehenengoarekin galdu egin zuten, baina gainerako talde guztiak mendean hartu zituzten. Hirugarren Amaiur sailkatu zen. Abadiñoko bi taldeekin galdu egin zuten, Berriozarrekin bat irabazi eta bestea galdu, eta biak irabazi zizkioten Sokarri taldeari.

Sokarrik Berriozarri bakarrik irabazi zizkion bi tiraldiak, eta gainerako guztiak galdu egin zituen. Azken postuan geratu zen Berriozar, Amaiurri tiraldi bat irabazi ziola, eta jokatutako gainerako guztiak galdu zituela.

Sailkapen nagusian, Abadiño A doa lehen postuan 10 punturekin; bigarren Amaiur 6,5 punturekin; hirugarren Abadiño B, 6 punturekin; laugarren Sokarri 5,5 punturekin, eta azkena Berriozar bi punturekin.

480 kilotan

480 kilotan ere ez zen ezusterik izan eta Badaiotzek irabazi zuen, saioko tiraldi guztiak irabaztea lortuta. Bigarren Beti Gazte sailkatu zen, arabarren eta Giriziaren aurka galduta, eta beste talde hori geratu zen hirugarren, lehiaketan jokatutako tiraldi guztiak galdu ondoren.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo