GARA > Idatzia > Txirrindularitza

Ziklokros Denboraldia amaitu da TROFEO GOAL

Boom, Stybar eta Albert gazteek aro berria iragarri dute

Herbeheretarrak, txekiarrak eta belgikarrak aurten beteranoak menperatu dituzte; Nysek, ordea, lasterketa gehien irabazita, ez du aise lagako lekukoa

p047_f01.jpg

Unai IRARAGORRI | BILBO

Trevisoko Munduko Txapelketan, Lars Boom gailendu zen eta Zdenek Stybar bigarren izan zen. Sven Nysek, berriz, hirugarren postua besterik ez zuen lortu. 22 urte dutela, herbeheretarrak eta txekiarrak aro berria iragarri dute aurten, baita 21 urteko Niels Albertek ere. Ziklokroseko denboraldia atzo bukatu zen eta Albertek irabazi zuen.

Berriro ere, Nysek txapelketa guztiak erdietsi ditu, hau da, Munduko Kopa, Superprestigioa eta GVA Txapelketa. Denboraldia osoan nagusitu da; 44 lasterketatan parte hartu du eta 21 irabazi ditu. Sekulako marka den arren, Mundialean kale egin zuen berriz. Nekatuta amaitu du, izan ere, urtarrilaren 9an lortu zuen azken garaipena.

Edonola ere, protagonista nagusia Boom gaztea izan da. Nys baino gutxiago azaldu bada ere, primeran lehiatu da: hiru Munduko Kopa irabazi; eta Mundialean baieztatu zuen maila, urrea bereganatuta, beste urteetan juniorretan eta 23 urtetik beherakoetan nagusitu ondoren. Hurrengo denboraldietan agintzeko trebetasuna duela erakutsi du eta Nysen lekukoa hartzeko gai da, beraz. Ziklokrosa maite du eta errepidea -munduko txapelduna ere bada- baztertuko du lokatzean lehiatzeko, epe laburrean behintzat, eta ez du jauzia emango Rabobank taldera.

Ziur asko, Stybar alboan izango duela lehian. Txekiarrak goi maila eman du: Belgikan aurreneko Munduko Kopan nagusitu zen eta Mundialeko zilarrak denboraldia biribildu zuen.

Ezin dugu denboraldiko gainbegirada hau Albert goraipatu gabe amaitu. Askotan lehiatu da 23 urtetik beherakoetan eta dena irabazi izan du, baina eliteen aurka ere azaldu da. Hain zuzen, Superprestigio lau proba erdietsi ditu eta Belgikako txapelketan Nysek eta Wellensek baino ez zuten gainditu.

Hamar bat txirrindulari besteen gainetik nabarmendu dira. Izan ere, Nysek, Boomek eta Stybarrek bakarrik irabazi dute Munduko Kopan; eta Nys berak eta Albertek Superprestigioan. Mourey, Vantornout, Wellens, Vervecken, Simunek eta Vanthourenhout txirrindulariek podiuma zapaldu dute, beste inork ez. Bestetik, Page, Gadret eta Franzoi ez dira azaldu; Fontana eta Simunek gazteek gora egin dute, ordea.

Euskaldunei begira, oso urrun dute nazioarteko maila. Igorreko Munduko Kopan Yus izan zen onena 28. sailkaturik, eta Mundialean 55. heldu zen; eta Ruiz de Larrinaga 36.

Xabier Costa (Reyno de Navarra) y la uruguaya Cinthia Martínez (Iruña Construcción) se proclamaron ayer vencedores del I Trofeo Goal, disputado en dos jornadas en el Velódromo Miguel Indurain en Tafalla. Juan Peralta (Ermitagaña) ganó en juveniles y Karim Lamri (Azpiru) en cadetes. El próximo año anuncian más jornadas ante el éxito de 2008.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo