GARA > Idatzia > Pilota

Berezkoak Buruz Burukoa

Ozafrainen porrota dela-eta, Federazioak erabaki beharko du zein izango den finalean

Jon LEUNDA | BAIGORRI

Sekulako nahasmena dago berezkoen Buruz Burukoan. Finalerdiak atzo amaitu ziren, baina Federazioak erabaki beharko du gaur zein izango den Ezkurraren aurkaria igandeko finalean.

Ozafrainek bere esku zuen horretarako sailkatzea, baina galdu egin zuen Kurutxariren aurka, eta Waltarik irabazi egin zuen. Beraz hiru horiek lor dezakete sailkatzea. Hala ere, atzo ez zegoen batere garbi, eta Federazioak gaur eguerdian egingo duen batzarrean hartuko du erabakia.

Berez, bakoitzak egindako eta jasotako tantoak hartu behar dira kontuan, eta elkarren aurkako emaitzak ere bai, baina hor ere dena nahastuta dago. Tantorik gehien Ozafrainek egin ditu. Gutxien jaso dituena, ordea, Waltari da, baina Ozafrainen aurka galdu egin zuen, eta atzo, Ozafrain Kurutxarik menderatu zuen. Beraz, dena nahastuta geratu da. Dirudienez, finalean izateko aukerarik gehiena Waltarik eta Ozafrainek omen dute.

Atzo Baigorriko trinketean jokatutako lehen partidan Waltarik 40 eta 14 irabazi zion Idiarti 25 minututan. 23 kintze egin zituen saketik kubatarrak eta 8 Idiartek. Partzialak, berriz, honako hauek izan ziren: 26-1, 30-7, 35-14 eta 40-14.

Bigarren partida lepoko arazoekin jokatu zuen Ozafrainek, eta horrek ez zion bere lana ongi egiten utzi, eta 36-40 galdu zuen Kurutxariren aurka ordubete eta zazpi minutu aritu ostean pilotan. Irabazleak 8 bote egin zituen saketik, eta lau Ozafrainek. Partzialak honako hauek izan ziren: 2-2, 4-4, 6-6, 7-7, 13-7, 22-17, 24-24, 25-25, 26-26, 30-30, 37-30, 39-36 eta 40-36.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo