GARA > Idatzia > Errugbia

Emakumezkoak | Kopa

Getxok berriro ere erraz menderatu du Gaztedi, eta finala jokatzeko moduan da

p048_f02.jpg

J.L. | LEKUA

Getxok jokatuko du hemendik bi astetara INEF Bartzelonaren aurka Kopako finala, finalerdietako itzulerako partida 0-31 atzo Gaztediri Gasteizen irabazi ostean. Joanekoa ere bizkaitarrek irabazi zuten, eta oso erraz lortu zuten finalerako txartela.

Gaztedik ez du aste honetan zorterik izan, kolpatu asko izan baititu, eta atzo hamalau jokalarirekin jokatu behar izan zuten. Beraz, hasieratik errazago izan zuen bidea Getxok, partida osoa jokalari bat gehiagorekin jokatu baitzuten. Lehendik ere bi talde hauen artean aldetxoa bazegoen ere, atzo are gehiago nabarmendu zen.

Hasieratik ikusi zen Getxo gehiago zela, eta lehen zatian 0-14 aitzinetik joan ziren atseden hartzera, bi entsegu eta bi transformazio lortuta. Bigarren zatian gauzak ez ziren batere aldatu, eta Getxok erraz izan zuen garaipena, nahiz eta beroak ez zuen askorik lagundu.

Honako hauek jokatu zuten Gaztedin: Bengoa, Seguredo, Suso, Villarreal, Ibáñez, Apellaniz, Ibáñez de Gauna, Ochoa de Azpiru, Maia, Santana, Cid, Arregi, Mendia, Uriarte eta Perez de Paloma .

Getxon, berriz, hauek aritu ziren: Hernández, Fernadez de Arroyabe, Ruiz, Maza, Núñez, Jimenez, Saigo, Perez, Rodríguez, Cal Pascual, Estañol I, Pla, Elorriaga eta Mendiguren. Rincón, Moral, Rueda, Estañol II eta Soto ere aritu ziren bigarren zatian.

Finalean INEF Bartzelona izango dute aurrean, nesketako talderik onena eta, ziurrenik, Zaragozan izango da maiatzaren 10ean edo 11n, baina, oraingoz, hori zehazteko dago.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo