GARA > Idatzia > Kirolak > Pilota

Gonzalezek eta Retegik Getxon ekingo diote Lau eta Erdikoari

Lau eta Erdiko Txapelketa gaur hasiko da Getxoko pilotalekuan Sebas Gonzalezen eta Julen Retegiren arteko neurketarekin (23.00, ETB-1). Partida berezia izango da, Julian Retegiren semeak lehen aldiz parte hartuko baitu lehen mailako txapelketan, eta Gonzalez hasieratik jokatzera derrigortu baitu enpresak, nahiz eta iaz final-laurdenetara iritsi. Lehen partidan Titin III.a-Arruti eta Capellan-Pascual neurtuko dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo