GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

«Iratzeder», Euskal Herria bere otoitzez eta laguntzaz maitatu zuen olerkaria

Ez da astebete Gotzon Garate idazlea zendu zela, eta, atzo, euskal literaturak, euskalgintzak, olerkari handi bat galdu zuen, Xabier Iratzeder, berak bere umilean esaten zuen baino askoz olerki ederragoak utzi dituena. Jean Diharce, euskaltzain eta Belokeko fraide. Bere bizitzan bi kezka nagusi izan zituen: Jainkoa eta Euskal Herria, berak bere barnean bat eginda sentitzen zituenak. Biak ere bere olerkiak idazteko motibo nagusia. Euskarazko kantuek trebatu zuten olerkigintzan, dotoreziaren jabe egiteraino, eta Euskal Herriaren egoerak haren abertzaletasun mindua elikatu. Hego Euskal Herria barne hartu zuen 36ko gerran, Ipar Euskal Herrian oso apez gutxi agertu ziren espainiar faxisten kontra. Haietako bat Iratzeder izan zen. Nazien kontra ere agertu zen, ondoren. Bere herriarekiko eta jazarrienganako atxikimendua ez zuen, ordea, lumarekin bakarrik erakutsi. Izan ere, euskal errefuxiatuekin harremanak izan zituen, eta babesa eman zien. Areago, ETAk bere zenbait asanblea Belokeko beneditarren komentuan egin zituen Iratzeder hango abade zela. Daniel Landarten hitzez esanik, «abertzale mistikoa» izan zen Iratzeder. Eta hori baino gehiago.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo