GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

Iñaki Petxarroman 2008/10/16

Tiro eremua, luzerako

berria

Beste 30 urtean Bardeako tiro eremua militarrentzat nahi duela esan zuen Carme Chacon Espainiako Defentsa ministroak atzo. Jose Antonio Gaiarre Bardeako Batzarreko lehendakariak erantzun zion gero: 30 urte gehiegi direla, eta errenta kontratuek 10-15 urteko iraupena izan dezaketela bakarrik. Beraz, espero daiteke beste 15 bat urterako izango dela tiro eremua Bardean. Harrigarria, beste gai askotan bezala, PSOEren jarrera. Aurreko legealdian Bardeako kontratua luzatzearen aurkako jarrera agertu zuen Espainiako Kongresuan, baita Nafarroako Parlamentuan ere. Jarrera aldatzea, ordea, alderdi horren ohiko jarduna bilakatu da. (...)

Bardeako tiro eremua militarrei berriz alokatzearen aurka agertu dira Nafarroako Parlamentua, Tutera eta Espartzako alkateak, Bardeako Batzarreko haimaika hautetsi, milaka herritar... Haien nahiaren gainetik, ordea, militarren (Estatuaren) interesak gailenduko dira berriro.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo