GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Estatu frantseseko festan euskal izaera aldarrikatzeko deia

p013_f02.jpg

GARA |

Gaurko egunez Estatu frantsesak 1914-1918 urteetako gerraren amaiera ospatzen duela-eta, ospakizunok gauzatu ohi diren oroitarrietan festa horri erantzuna emateko deia egin dute euskal gazteek. Ikur horiek «frantziar herriaren geografia» markatzen dutela jakinarazi zuten gazteek, 1920 eta 1925 bitartean «herritarren diru bilketaz» ezarri zirenetik. Gazteek salatu zutenez, geroztik, ikur eta festa horiekin «euskaldunei etengabe adierazten diete beren arbasoak Frantziaren alde hil direla eta haien etsenpluari segituz frantses zintzoak bezala jokatu behar dutela».

Gaitzetsi zuten 1789ko iraultza, «Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako euskaldunendako eskubide kolektiboen urratzailea» izan zela-eta, beraz, «nortasunaren irenslea» ere bai. Harrezkero, «Estatu frantsesak eta espainolak askapen mugimenduaren kontra eskura duten tresneria guztia erabili dutela» oroitarazi zuten. Horren adibidetzat eman zituzten Segiren eta Batasunaren aurkako operazioak, lurraldetasunaren eta hizkuntzaren ukazioa eta borrokan ari diren alorren errepresioa: Herrikoen afera, Kalaka afera, Laborantza Ganbera.... Estatuak eskaintzen duena «sasi tresnak» direla salatu zuten.

Euskal Herriak, duen «intsumisio jarreragatik» eta «borrokarako grinagatik», lorpen anitz izan dituela nabarmendu zuten, eta beraz, gaur oroitarrien aurrean euren aldarrikapenak plazaratzera dei egin zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo