GARA > Idatzia > > Kultura

Film laburrak

«Adela y Manuela» lana saritu dute Eibarren

Carlos Martin Garcia madrildarraren «Adela y Manuela» film laburrak irabazi du Eibarko Asier Errasti Ikus-entzunezko Jaialdia. Ekitaldia atzo arratsaldean ospatu zen Coliseo Antzokian. Saritutako lanak bi emagaldu beteranoren historia kontatzen du. Euskaraz sortutako laburrei dagokienez, «Itzalak» eta «Pin, pan, pun» saritu dituzte. Bestalde, fikziozko atalaren barnean, «The Werepig» lanak irabazi du. Gidoi onenaren saria «Miente» filmak eskuratu du eta tokiko lan onena «Maitasun platonikoa» izan da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo